Amuak

Martxoaren 8ko opariak

Asteartea, 2011-03-08

Itxaro Bordak Maria-Mercé Marçal (eme-eme-eme) poeta katalanaren olerki eder hau itzuli du, gaur, Martxoaren 8an, bihar eta etzi ere goza dezagun. Emakume guztientzat opari!

Eta aspaldiko irakurketa dramatizatu bat ere ekarri nahi genuke azalera: Virginie Despentes-en "King kong teoria" liburuko hitzaurre errepikaezina.

VUIT DE MARC
MARTXOAREN ZORTZIA
(Bruixa de Dol)

Ilargirantz altxatu
Bi esku guztiekin,
Zeru hetsi honetan
Zagun leihoa zabal.


Atzo erre zituzten
Emazteen ondoko,
Sua egin dezagun
Izu eta deboilaz.
Adin sail orotako
Sorginak badatozke.
Suaren asegarri
Utziko dira jatsak,
Bainu eta oihalak,
Salboi eta lixibak,
Ontzi eta kazolak,
Latsa eta xatarrak.

Ez dugu aldatuko
Ez urre ez burdinez,
Ez makil ez punalez.
Sumihitik soil jauki
Bizitza dukegu ja
Bi esku guztietan
Harma eta zigilu.

Keak marraztuko du
Ipuinaren hasera
Pozaren huntzak nola
Gorputzen inguruan
Euri, eki dagike,
Eta lurraren kanta
Berriekin airean
Dantza eginen dugu.
Gaua eska dezagun
Eta EME elea.
Indartuko da gero
Askatasun zuhaitza.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)