Amuak

Xerezaderen artxiboa eta Booktegi

Osteguna, 2019-09-12

Literatur zaletasuna ikaragarri zabaltzen ari diren proiektuak dira Xerezaderen Artxiboa Bilbo Hiria irratian, eta Booktegi interneten. Testuak egutegi komertzialetik at berreskuratuz, testuei bizitza berri bat emanez. Azkenaldian elkarlanean ari zaizkigu, Booktegi-k "audioak" atalean zabaltzen ari delako Xerezaderen Artxiboko kideek Bilbo Hirian sortutako audio bilduma. Virginia Woolfen Emakumeen estatus intelektuala zabaldu berri dute, Ana Moralesek itzulia.

Honela aurkeztu digute Virginia Woolfen Emakumeen estatus intelektuala audioaren itzulpena eta ahots-interpretazioa:

1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.

Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan. Ai, ze ona den batzuetan jende argiak tripako minak tinta isuri bihurtzea. Izan ere, gaurko atalean entzungo ditugun Virginia Woolfen gutunez gain, polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One's Own liburua.

Ana Moralesek itzuli du testua. Hemen topatuko duzue eduki gehiago:

Xerezaderen artxiboa

Bilbo Hiria

Booktegi: audioak

Virginia Woolfen testu gehiago euskaraz:

Euskarari ekarriak

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)