Amuak

Zer dute komunean komunean ezer ez duten gauzek (II)

Ostirala, 2016-06-17

Aurreko amuan hasitako kate-jolasak Nick Caveren (eta Warren Ellis-en) filmetarako soinu bandak ekarri dizkigu gogora, eta haien harira Albert Camus, Corman McCarthy, Rob Hansen.

Sarreran aipatutako izen guztiek dituzte komunean zinema, literatura, Nick Cave eta Warren Ellisek hainbat filmetarako egindako soinu bandak. Haietako batzuk bildu zituzten egileek, hain zuzen ere, 2009an plazaratutako White Lunar izeneko bilduman. Amu honetan hiru nobeletatik abiatutako hiru filma eta hiru musika ikuskera proposatzen dizkizuegu, gozagai.

The proposition

Agian hauxe da lehenik aipatu beharrekoa. Cavek berak sortu zituen filmako gidoia eta musika. John Hillcoat-ek zuzendu zuen filma 2005ean,  Guy Pearce, Ray Winston, Danny Huston, John Hurt, David Wenham eta Emily Watson rol nagusietan. Hemen pieza pare bat:

The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford

Brad Pitt eta Casey Affleck zituen protagonista 2007ko filmak. Filmak berak agian ez da zine kritikarien top-ean egongo, baina musikak berehala harrapatuko du ikus-entzuleak: lirismoa eta irudien zabalera deskontzertantea. Gurean oso ezaguna ez den egile baten nobela oinarrian: Rob Hansenek 1983an argitaratutakoa. Nick Cave berak agerpen txiki bat egin zuen filma honetan, Jesse Jamesen balada kantatzen duenaren rola betez:

The Road

Filma honek Corman McCarthyren nobela ilun bezain ederra hartu zuen oinarri: The Road. Liburuan bezala, filma honetan ere aita-seme baten bidaia, jendetasunaz beste egindako mundu apokaliptiko batean. Bertako paisaia hautsiak, grisak, hautsez beteak, musikaz jaso zituzten honela:

Loin des hommes

Loin des hommes (far form men) filma da amu honetara ekarritakoen artean berriena, David Oelhoffen-ek 2014an zuzendua. Albert Camusen narrazio bat dago oinarrian: L'Hôte, 1957an argitaratutako L´Exil et le Royaume bildumaren barruan argitaratua. Filmak narrazio hartako ideia eta izpiritua hartzen ditu, zuzendariak berak idatzitako gidoi propio batean garatuz. Viggo Mortensen eta Reda Kateb dira aktore nagusiak, haien arteko harremanean ikusiko ditugu islaturik Camusen gatazka politiko-etikoak.

Aukeratutako doinu eta filmeetan paisaiaren garrantzia izan liteke beste elementu komun bat. Paisaia bakartiak sarri, zeinen zabaltasunak talka egiten duen pertsonaien barne hausturekin. Lotzen dituenaren begirada dute komunean komunean ezer ez duten gauzek.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)