Elkarrizketak

Hedoi Etxarte Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-11-26

Hedoi Etxarte elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Sortaldekoak (Susa, 2021) poema-liburuari buruz hitz egin dute.

Hedoi Etxarte Irakurrieran irratsaioan

Garazi Albizuak elkarrizketa egin dio Hedoi Etxarteri, Sortaldekoak (Susa, 2021) poema-liburuaren harira. Liburua osorik irakur dezakezue hemen. Halaber, hemen daukazue liburuaren aurkezpenaz idatzi genuena: «Sortaldekoak, ahots berri baten adierazpena».

Sinopsia

Landak eta Marxen burua, makilak eta Iruñeko Gaztelu Plaza, ZIUa eta Louise Michel, 1998ko Gabonak Lisboan, Dragoien batailoia Intxortan. Liburutegiak konpartitzen dituztenak, greba orokorreko egunetatik ahots apurtuekin itzultzen direnak, depilatu gabe sexuaz gozatzen dutenak. Gerra Hotza eta Zizur Nagusia, Ford Escort Nomade gorri purpura eta Audi A4 zuria. Egunerokoaren detaileari erreparatzen dio Hedoi Etxarteren hirugarren poema liburuak.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)