(Hegats 57) Poeta kantariak? Hitzak doinuak adina balio duenean
Asteartea, 2020-05-26"Beti da bihar: Datozkeen literaturak" leloarekin publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariko 57. zenbakia, Mikel Antzaren zuzendaritzapean. Bertan, Imanol Ubedak kantagintza eta poesiaren arteko harremana aztertzen duen erreportajea publikatu zuen, Gorka Urbizu, Jon Basaguren eta Olatz Salvador elkarrizketatuta. Kanten hitzak poesia dira? Literatura da? Zer harreman dute kantariek beren kanten hitzekin? (Argazkian: Jon Basaguren).