Irratsaioak

Joxe Auxtin Arrietarekin "Estalien gradora" mintzagai, Irakurrieran saioan

Astelehena, 2017-01-09

Edorta Jimenezek Gotzon Barandiaranekin batera gidatu du Irakurrieran saioa bere sorreratik, Bizkaia Irratian. Jarraian entzun dezakezuena Jimenezek gidatu duen azkena da (otsailetik aurrera esatari berri bat ariko da Barandiaranekin batera): Joxe Auxtin Arrietaren lana izan da saioaren ardatza, batez ere Estalien gradora poesia liburua mintzagai. Eskerrik asko Edorta!!!

Irakurrieran, denboraldi honetako saio guztiak

Asteartea, 2016-07-26

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik entzun dezakegu Irakurrieran literatur irratsaioa, Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek artxibategi eskerga osatu dute irratsaioak martxan daramatzan zortzi urteetan. Jarraian entzun ditzakezue 2015eko urritik 2016ko uztailera egindako elkarrizketak.

Irakurrieran: azken elkarrizketak (I)

Ostirala, 2016-03-18

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik entzun dezakegu Irakurrieran literatur irratsaioa, Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek artxibategi eskerga osatu dute irratsaioak martxan daramatzan zortzi urteetan. Jarraian entzun ditzakezue Oskar Arana, Gerardo Markuleta, Patri Urkizu, Karmele Jaio,  Antton Garikano eta Miel Elustondo, Andoni Urzelai, Goizalde Landabaso, Jasone Osoro, eta Durangoko Azokaren harira Lutxo Egia, Itsaso Gangoitia eta Jaime Valverderi egindako elkarrizketak.

Irakurrieran: azken elkarrizketak (II)

Ostirala, 2016-03-18

Euskal Idazleen Elkartearen eskutik entzun dezakegu Irakurrieran literatur irratsaioa, Bizkaia Irratian. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek artxibategi eskerga osatu dute irratsaioak martxan daramatzan zortzi urteetan. Jarraian entzun ditzakezue Aintzane Galardi, Joxemari Sestorain, Beñat Sarasola, Pedro Alberdi, Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga (ITU Banda), Anton Garikanori egindako elkarrizketak.

Eako Poesia Egunak Irakurrieran irratsaioan

Asteazkena, 2015-07-15

Asteburu honetan gozatu ahal izango ditugu literatura zaleok Eako Poesia Egunak "Poesia ezin da kabitu" lelopean. Ohiko moduan egitaraua bete-betea dator: errezitaldiak, hitzaldiak, kontzertuak, performanceak, antzezlanak... Horrez gain, Eako Poesia Egunek literatur zale eta eragileen arteko elkargune bilakatu da, literatur sasi-polemika guztietatik harago zubiak eraikitzeko modu bat. Antolatzaileekin jardun dira berbetan, hain zuzen ere, azken Irakurrieran saioan. Bertan entzun dezakezue osorik (Argazkia: Irakurrieran).

Unai Elorriaga, "Irakurrieran" irratsaioko elkarrizketarik berriena

Osteguna, 2015-06-25

Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak (Susa) nobelaz mintzatu dira luze eta sakon Irakurrieran irratsaioan. Ordubeteko 250 saio bete ditu irratsaioak, azken zazpi urteotan euskaraz argitaratutako liburuen isla zuzena.  Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek gidatzen dute hasieratik Irakurrieran, Euskal Idazleen Elkarteak bultzatua Bizkaia Irratiaren kolaborazioarekin.