Irratsaioak

Harkaitz Cano elkarrizketatu dute Irakurrieranen 300. saioan

Ostirala, 2017-04-07

Harkaitz Cano elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran irratsaioan, hainbat proiekturen harira: Museo Bilduma, Zakur zaunka, Korrespondentziak eta Zer demontre dago aulkien azpian?. 2008. urtean jarri zen irratsaioa martxan Bizkaia Irratian, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Gontzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek egin zuten bidea lehen urteetan, denboraldi honetan Leire Palaciosek hartu du Jimenezen lekua.

300 Harkaitz Cano

Apurka-apurka Irakurrieran atalera ari gara igotzen Irakurrieran irtatsaio guztiak. Aste honetan Patxi Zubizarreta eta Aitziber Etxeberria Garroren elkarrizketak jarri ditugu entzungai, gaurkoan Harkaitz Canori egindakoa. Honatx 300. Irakurrieran saioan egindako elkarrizketa osorik:

Harkaitz Cano

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)