Hasier Larretxeari elkarrizketa Irakurrieranen
Asteartea, 2018-10-30Hasier Larretxea elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, bere ibilbideaz, sortze prozesuez eta Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela) azken poesia liburuaz.

IDAZTEA badela gibelera begiratzea.
Burua bueltatzea. Begirada antzaldatzea.
Idaztea bada egunero leihoak parez-pare
irekitzeko ariketa sanoa.
Sarna kanpora, ona barnera.
Idatziz, bizitzaren akustika
lerroz-lerro sintonizatzen dugu.
Idazketan, bizi gara.
Bizitza, jetzitako esne freskoaren gisan
eskuak bustitzeraino
isurtzen zaigu.
Utzi zure iruzkina