Irratsaioak

Kepa Altonagari elkarrizketa Irakurrieranen

Igandea, 2017-07-16

Kepa Altonaga elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran irratsaioan, Patagoniara Hazparnen barrena: Lotilandiakoak herri birlandatuan (Pamiela, 2017) saiakera mintzagai.

Entzun hemen elkarrizketa:

patagoniara hazparnen barrena

Sinopsia:

Oroitzapen batetik abiatuta eta Obaban zehar, Lotilandiako garaietaraino hurbilduko gara Kepa Altonagaren eskutik. Aldamenean daukagu mundu hori, baina guztiz ezezagun bilakatu zaizkigu horko parajeak eta biztanleak, eta ahaztu egin dugu bere historia.

Gizakume bi gailentzen dira Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan honetan. Florentzio Basaldua (1853-1932) bilbotarrak du protagonismo nagusia: Ameriketara doa oso gazterik, eta bertan eraiki nahi du Euskal Herri berri bat, hango zabaldi haindigaitzetan. Janpierre Arbelbide (1841-1905) garaztarra da kontrapuntua: «hori ez da amets bat beizik» idatzi zuen, baina predikatu nahi die Ameriketara joandako euskaldunei.

Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan liburu intrigagarri eta mamitsua da, zeinean aurkituko baititugu bai Ameriketara turrustatu zen jende-uholde ikaragarri hura –tartean Daniel Lizarralde medikua, Juana Canut maistra lapurtarra, Otańo eta Mendiaga bertsolariak, edota Agnes Souret ezpeletarra, lehen miss Frantzia izandakoa–, eta bai, bestalde, Betiri Santsen negar-herri honetan geratu zirenak ere.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)