Irratsaioak

Patxi Zubizarretarekin "Erantzuna haizean dabil" mintzagai Irakurrieranen

Astelehena, 2017-04-03

Patxi Zubizarretak Erantzuna haizean dabil nobela plazaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Leire Palaciosek elkarrizketatua aztertu dute sakonean, Irakurrieran irratsaioan. Liburuaz gain, kulturgintza, liburuen aurreko isiltasuna, idazleen zailtasunak, ibilbidea izan dituzte mintzagai.

Honatx elkarrizketa osorik:

Patxi Zubizarreta

Sinopsia:

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abaituko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean.

Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, egun horretan Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil... Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?u

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)