Irratsaioak

Arantxa Iturberekin "Koadernoa zuri" mintzagai Irakurrieranen

Asteazkena, 2017-04-19

Arantxa Iturbe elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Koadernoa zuri berbagai. Antzerki obraren formarekin jaio zen testua, Hika antzerki taldearen eskutik, eta orain nobela gisa heldu zaigu esku artera.

Honatx elkarrizketa osorik:

Sinopsia:

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begońak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.

Koadernoa Zuri

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)