Irratsaioak

Goiatz Labandibarri elkarrizketa Irakurrieranen

Asteazkena, 2019-11-06

Goiatz Labandibar elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Hori zen dena (Alberdania, 2019) liburuaren harira.

hori-zen-dena-txalaparta-eus

Sinopsia:

“Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.

Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.

Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.

Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)