Irratsaioak

Iņaki Etxeleku Thikoiperekin "ZAD" mintzagai Irakurrieranen

Larunbata, 2019-06-08

Iņaki Etxeleku Thikoipe elkarrizketatu du Ibai Atutxak Irakurrieranen, ZAD bizi dutenen ahotik (Gatuzain-Txalaparta, 2018) mintzagai liburuaren harira.

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

untitled

Sinopsia:

Notre-Dame-des-Landes, borroka lekua eta esperantza sortzailea.

Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetatik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietatik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta egikorrak?

Iņaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direnei galdetu die. Erantzunetan ez da formula zurrunik, ez eta demagogia edo doktrinarismorik. Jendeak laņoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean sumatzen dira hausnarketa asko eta sakonak, eta laguntza handikoak dirateke ezker iraultzailearen etorkizunaz grinatzen diren izpiritu idoki guztientzat.

Baita ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nondik norakoak hobe ulertu nahi dituenarentzat ere.Horien eskuetan emateko liburua.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)