Irratsaioak

Bell Hooks-en "Feminismoa denon kontua da" mintzagai Irakurrieranen

Ostirala, 2019-06-21

Ibai Atutxak Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat elkarrizketatu ditu Bell Hooks-en Feminismoa denon kontua da (Katakrak, 2018) liburuaren harira.

Amaia Apalauza Ollok itzulitako Bell Hooksen Feminismoa denon gauza da liburua hizpide izan dute, Mari Luz Esteban hitzaurregilea eta Nerea Fillat Katakrakeko editorearekin batera.

 

s06_feminismoa_denon_kontua_da

Sinopsia:

ĢIraganetik ikasteko ausardia izan eta gure garaia aurreratzeko aukerak irudikatzea. Hori da bell hooksek liburu honetan proposatzen diguna, eraberritze lanari etenik gabe ekiten dion feminismo baten alde eginez, zeinean emakumeak ez ezik gizonak eta umeak ere aske izan daitezkeen. Feminismoa singularrean, guztiona, nahiz eta bere baitan proposamen ezberdinak egon edo gatazkak bizi izan. Horretarako, berak ondo ezagutzen duen Ipar Amerikako mugimendua hartzen du aztergai; hori bai, feminismo erradikala eta kontserbadorea bereiziz eta bere burua lehenengora lerratuz; izan ere, beraren ustez, urteen joanean, borroka feminista pultsu erradikala galdu eta patriarkatu kapitalista konbentzionalaren menpe gelditu daģ

Mari Luz Esteban, Feminismoa denon kontua da. Politika pasio

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)