Unai Elorriaga, "Irakurrieran" irratsaioko elkarrizketarik berriena
Osteguna, 2015-06-25Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak (Susa) nobelaz mintzatu dira luze eta sakon Irakurrieran irratsaioan. Ordubeteko 250 saio bete ditu irratsaioak, azken zazpi urteotan euskaraz argitaratutako liburuen isla zuzena. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek gidatzen dute hasieratik Irakurrieran, Euskal Idazleen Elkarteak bultzatua Bizkaia Irratiaren kolaborazioarekin.

Sarean entzun daitezke azken zazpi urteetan Irakurrieran saioko kideek egin dituzten elkarrizketak, literatur nobedadeen harirtik gehienak, baina aktualitatezko gaiei ere ateak zabalduz tarteka. Saioz saio sekulako ondarea sortu dute Irakurrieraneko arduradunek, behin eta berriz berreskuratzeko moduko ondarea. Egindako lanaren isla, hementxe dituzue saiorik berrienak:
Unai Elorriaga, Iazko hezurrak (Susa).
Juanra Madariaga, eSPedizioa: mendi ororen pisua (Txalaparta)
Iñigo Roque: Errege izatekoa zen gizona Rudyard Kipling (Denonartean) eta Zorion klandestinoa Clarice Lispector (Igela-Erein).
Martin eta Xabier Etxeberria: Gizon gogorraren sekretua (Elkar).
(Argazkia: Bizkaie).
Kepa Altonaga: Back to Leizarraga (Pamiela).
Antonio Casado da Rocha: Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae).