Poesia jardunaldiak Bilboko BBK aretoan
Irailean izango dira baina dagoeneko aurreratu dute egitarauaAsteartea, 2013-07-09Zurgai literatura aldizkariko Pablo González de Langarikak antolatzen ditu “Jornadas de Poesía Vasca BBK” izeneko jardunaldiak. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta, aurrekoetan bezala, genero eta adierazpide ezberdinen topaleku izango da Bilboko BBK aretoa. Jon Benito eta Bide Ertzean Trioren “Ez zaitut abandonatuko” sentikaria izango da euskarazko proposamen bakarra.

Poesia vasca-ren inguruko jardunaldiak izanik, txikia da euskarazko sormen lanei gorde zaien espazioa. Bost ekitaldietatik bakarra izango baita euskaraz: Jon Benito idazlea protagonista duen “Ez zaitut abandonatuko” sentikaria.
Irailean izango dira jardunaldiak, baina dagoeneko aurreratu dute egitaraua.
Irailak 16 astelehena
“Erótica In-verso”, Grupo Galatearen errezitaldia
Poesia eta musika baliatuko dute ikuskizun honetan.
19:30 h. BBK aretoa. Gran Vía kalea, 19. Bilbao.
Irailak 17 asteartea
“Ez zaitut abandonatuko” sentikaria
Jon Benito eta Bide Ertzean Trio.
19:30 h. BBK aretoa. Gran Vía kalea, 19. Bilbao.
Irailak 18 asteazkena
“Travesía de Bilbao” dokumentalaren proiekzioa
Fernández de la Sotaren idatzietan oinarrituriko lana. Proiekzioaren ondoren, José Ramón Zabala irakasleak zuzenduriko solasaldia hasiko da.
19:30 h. BBK aretoa. Gran Vía kalea, 19. Bilbao.
Irailak 19 osteguna
Ikusentzunezko errezitaldia
Carmen Isasik eginiko irudiekin eta Pablo González de Langarikaren idatziekin.
Ahotsak: Eduardo Rodrigálvarez, Pablo González de Langarika
19:30 h. BBK aretoa. Gran Vía kalea, 19. Bilbao.
Irailak 20 ostirala
Tachia Quintanar aktorearen saioa
19:30 h. BBK aretoa. Gran Vía kalea, 19. Bilbao.