Albisteak

29. Maiatz solasaldiak antolatu dituzte Baionan

Asteazkena, 2013-05-08

Liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahainguruak, errezitaldiak. Era horretako ekitaldiekin osatzen dituzte Maiatz elkarteko kideek urtero Baionan antolatu ohi dituzten solasaldiak. Azken urteen gisan, euskal museoan jarri dute elkartzeko hitzordua. Bi arratsalde bizi, eta bete. Jarraian iakur dezakezue behin behineko egitaraua, agendetan markatzen joateko egunak.

Lucien Etxezaharreta Maiatz solasaldien aurreko edizio batean

(Baionako Euskal Museoan egingo dira ekitaldi guztiak)

Maiatzaren 14a:

19:00 Maiatz 56 aldizkariaren aurkezpena. Urtetik urtera literatur bide ezberdinak hor erakusten dira, aldi huntan 25 autoreen eskutik. Poesia eta eleberriak elkartzen dira, literatur munduko idatziek gaurko jendartea erakusten dutela. Sar hitzean emana den bezala “gure esku jarri behar dugu sorkuntza, hizkuntzarenak etorkizuna baldintzatzen baitu ere”.

19:30 Miren Agur Meabe, bere obraz. Galdeak: Itxaro Borda.

21:00 Oier Guillanen poesia errezitaldia: Elkartasun basatia liburuan oinarritua.

Maiatzaren 15a:

19:00 Liburu aurkezpena: Pierre Mestrot-en Arimen ohoina polizia nobela.

19:30 Memoria nola idatzi mahai ingurua: Jamattitt Dirassar, Marikita Tambourin, Aingeru Epalza. "Marikita Tambourinek, Iraun bere azken liburuan hartu bideak aurkeztuko ditu. Aingeru Epalza nafartarrak, erabili dituen sailak bai historia lanetan, bai eleberrietan erakutsiko dizkigu. Jamattitt Dirassar hazpandar ziburutarrak bere haurtzaro edo inguruko munduak kondatuz memoria eta oroimena garatu ditu".

21:00 Bertsolariak: Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Gaia: memoria.

Albiste honen uberan:

Maiatz argitaletxea: 2012ko abenduko nobedadeak

Maiatz solasaldiak, 2011an (Hitzen Uberan)

Elkarrizketa: Miren Agur Meabe

 

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)