Albisteak

Abian da Oihenart Aforismoen Lehiaketaren X. edizioa

Osteguna, 2021-10-07

Oihenart Aforismoen Lehiaketa antolatu dute EHUk eta Donostiako Udalak, hamargarren aldiz; azaroaren 5era arte aurkez daitezke lanak. Jarraian bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.

 

Oihenart Aforismoen Lehiaketa antolatu dute EHUren Gipuzkoako campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hamargarren aldiz. Hona hemen aurtengo deialdiaren oinarriak:

1. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira.

2. Bi kategoria izango ditu deialdiak:

    • A kategoria: 25 urte arteko parte hartzaileak.
    • B kategoria: 26 urtetik gorako parte hartzaileak.

3. Lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina:

    • A kategorian:

      • 1. saria: 500 euro.
      • 2. saria: 250 euro.

    • B kategorian:

      • 1. saria: 500 euro.
      • 2. saria: 250 euro.

4. Parte hartzeaileek HEFAren web orrian dagoen inprimakia bete eta bertan igo behar dute aforismo bilduma, PDF formatuan:

5. Aforismoak bidaltzeko azken eguna honako hau izango da: 2021eko azaroaren 5a.

6. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako irakasle edo ikasle batek, eta Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutako kide batek. Idazkari lanetan arituko den lan batzordekideak ez du botorako aukerarik izango.

7. Lan batzordeak epaimahaikideei modu anonimoan bidaliko dizkie aforismoak, egilea identifikatzeko inolako aukerarik gabe.

8. Ebazpena 2021eko abenduan argitaratuko da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen webgunean. Sari banaketari buruzko informazioa ere bertan argitaratuko da.

9. Epaimahaikideek eta idazkariak ez dute bilduma aurkezterik izango.

10. Irabazleenak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.

11. Lehiaketa honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da oinarri hauek goitik behera onartzea.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)