Abian da Rikardo Arregi Kazetaritza Sari berritua
Astelehena, 2019-07-15Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz, XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia ireki du, “euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua” saritzeko asmoz. Aurten, gainera, lehiaketa berritua dator. Lanak irailaren 13ra arte aurkez daitezke, eta bi sari emango dira: kazetaritza saria eta komunikazio saria. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.

Hona hemen XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarira lanak aurkezteko oinarriak:
1.- Sariaren xedea
Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikaziogintzan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea, aurrerago aipatzen diren ezaugarrien arabera epaimahaiak eredugarrien irizten dituen lanak sarituz. ooo Euskararen normalizazioak ezinbestez behar ditu euskaraz egindako kazetaritza eta komunikazio prestu eta modernoa, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua. Helburu horren alde, Andoaingo Udalak XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, ondoko hauek direlarik aipatu sari horren oinarriak: Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake kazetaritza sariaren edota komunikazio sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko nteresa duten guztiei. Hala eta guztiz ere, saria -“kazetaritza saria” zein “komunikazio saria”- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hautagaitza aurkeztu edo ez hartzeko. Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2019ko irailaren 16an, eta honako elementuok adierazi beharko dira:
2.- Sari-atalak
Ondoko bi atalotan banatzen da saria: • Kazetaritza saria • Komunikazio saria Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera. Aipatutako Aipamena, beraz, bete-betean lotzen zaie euskarazko kazetaritzaren joan etorrian eragin erabakigaria izan duten gertakariei zein ibilbide pertsonalei.
3.- Sari-atalen ezaugarriak
Honakoak dira “kazetaritza saria” eta “komunikazio saria” deiturikoen ezaugarri nagusiak:
• Kazetaritza saria
2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria eskuratzeko aukera.
Berriemailetzarekin zuzen-zuzenean lotutako saria da “Kazetaritza saria”. Edozein mota edo generotako kazetaritza-lanek dute saria eskuratzeko aukera. Epaimahaiak, hortaz, inolako genero-mugarik gabe erabakiko du saria. Izan ere, sari honek bultzatu nahi du informazio edo iritzi emate edo interpretazio generoetako edukien kalitatea, edozein delarik erabilitako sormen-modua, narrazio-mota, zein igorpen-eredua. Saria erabakitzeko irizpide nagusiak honako hauek izango dira: kalitatea, berrikuntza eta eredugarritasuna, eredugarritasuna hala euskal kazetaritzarako nola inguruan egiten denerako. Irizpide horiek aplikatzerakoan kontuan hartuko dira, besteak beste, kontakizun informatiboaren gaineko datu-bilketa eta lanketa, informazio iturrien maila, zehaztasuna, ikuspegi aniztasuna, hizkera, edukiaren balio periodistikoa, sakontasuna edo iritzi / balorazioz osatutako pieza periodistikoa. Kontuan hartuko da, halaber, jorratutako kontakizunaren interes publikoa, zeinak gizarte eta herritarren interesekoa izan behar baitu. Ondorioz, aipatutako irizpideen arabera ezein euskarritan nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat edo erreportaje-sorta bat edo programa bat, kazetari bat zein kazetari talde bat izan lan sarituen egileak, edo ezein euskarritako zutabeak... horietarik edozer saritu ahal izango du epaimahaiak.
• Komunikazio saria
Saria eskuratzeko aukera dute, euskarazko komunikazioa molde eta formatu berrituetara egokitu eta euskarazko komunikazioaren mesedetan haien aukeraz baliatzeko urrats berritzailea direnek edo izan litezkeenek. Betiere, 2019ko urtarrilaren 1etik irailaren 15era bitartean euskaraz sortu, ekoitzi eta, kasua bada, zabaldutako komunikazio ekintza bat, komunikazio proiektu bat edo komunikazio proposamen bat izan beharko du nahitaez. Era guztietako narratibek zein komunikazioaren esparru zabaleko egitasmo pertsonal, kolektibo eta enpresarial guztiek dute tokia sari honetan, baita unibertsitateetako komunikazio ikasketetako gradu amaierako proiektuek ere, eta saria erabakitzeko irizpideen artean, edukiaren kalitateaz gain, kontuan hartuko da, sarituko dena berritzailea, modernoa eta beren-beregi formatu berriren baterako egina izatea. Horrela, bada, saritua izateko ezinbestez ondorengo ezaugarriotakoren bat edo batzuk izan beharko d(it)u: formatu berria, digitala, ikus-entzunezkoa, sare sozialen bat oinarri duen komunikazioa, publizitatea (spot bat zein kanpaina bat), web-sail bat, komunikazio kanpaina bat, Instagram-eko story eraginkor bat, sare sozialen batean inpaktu handia izan eta parte hartze zabala eragin duen komunikazio ekintza bat, proiektu komunikatibo berritzaile bat…
4.- Lanak aurkezteaz
Parte hartze zabala sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera irekita dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake kazetaritza sariaren edota komunikazio sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak, norbere lanen gainekoak edo besterenak, eta proposamenak aurkezteko deia egiten zaie bereziki autoreei, komunikabideei oro har eta euskarazko kazetaritza eta komunikazioarekiko interesa duten guztiei.
Hala eta guztiz ere, saria -“kazetaritza saria” zein “komunikazio saria”- eskuratzeko ez da beharrezkoa izango inork aldez aurretik lanak eta/edo proposamenak aurkeztea. Izan ere, epaimahaiak egokien irizten duen moduan egingo ditu sari horiek erabakitzeko egin beharreko jarraipen eta hautaketa lanak, ahalmena baitu sarien gaineko erabakiak hautagaitza aurkeztu edo ez hartzeko.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da 2019ko irailaren 16an, eta honako elementuok adierazi beharko dira:
a). proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b). argitaratutakoa den kasuan argitalpenaren erreferentzia zehatza (paperean edo ikusentzunezko euskarrian argitaratua baldin bada, kopia bat bidaliko da dagokion euskarri fisikoan); c). Interneten eskuragarri baldin badago, baita ere horren lotura; d). argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da.
Hona proposamenak bidaltzeko helbideak:
* Andoaingo Udala
Euskara Zerbitzua
XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
20140 Andoain
raks@andoain.eus
Aurkeztutako lanak, edozein euskarritan aurkeztuta ere, ezingo dira berreskuratu.
5.- Sariak
Sari atal bakoitzean lau finalista aukeratuko ditu epaimahaiak, gehienez. Finalistak zer lan edota zein kazetari edo komunikaziogile diren ezagutzera 2019ko azaroaren 4an emango da. Bi saridunak, berriz, sari banaketa eguneko ekitaldian emango dira ezagutzera, ez lehenago. Sari banaketa ekitaldian, bertan izango dira zortzi finalistak.
Hona XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:
- “Kazetaritza saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.
- “Komunikazio saria”: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako berariaz egindako oroitikurra.
Gainera, XXXI. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.
Sariak indibidualak nahiz kolektiboak edo taldean egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.
Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.
6.- Epaimahaia
Ondorengo hauek osatzen dute epaimahaia:
• Mahaiburua: Ainara Rodríguez Zalakain, Andoaingo Udaleko Euskararen normalizaziorako zinegotzi araduraduna, edo honek bere ordezko gisa izendatutako udalkidea.
• Mahaikideak: Jose Inazio Basterretxea, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Maite Goñi, Elixabete Larrinaga, Ion Muñoa eta Jon Sarasua.
• Idazkaria: Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria.
Epaimahaiak aukera izango du bere erabakiak hartzeko prozesuan kanpoko kolaboratzaileen laguntza eskuratzeko, halako beharrik ikusiko balu.
7.- Sariei buruzko azken erabakia
2019ko azaroaren amaieran ospatuko da, Andoainen, sari banaketako ekitaldi jaia, beste zenbaiten artean zortzi finalistak bertan direla, eta han emango da ezagutzera epaimahaiak bi sarien gainean hartutako azken erabakia. Epaimahaiak hartutako Azken Erabakia apelaezina izango da.
8.- Baldintzak onartzea
Sari honetara aurkezteak oinarriok ontzat ematea dakar berarekin, eta saria jasotzeko nahitaezkoa izango da oinarriotan finkatutako betebeharrak osorik betetzea.