Juan Gelmanen heriotza: adiorik ez, poeta
Osteguna, 2014-01-16Herenegun, urtarrilaren 14an hil zen Mexikon Juan Gelman poeta argentinarra. "Izan, hala da" izenekoa izan zuen azken poema, bertan Asier Sarasolak euskaraturik eskaintzen dizueguna.
.
IZAN, HALA DA
Egunez egun
gero eta hurbilago daukat nire hezurdura.
Azalera dator arrazoi osoz.
Onak eta txarrak pasarazi dizkiot ezer galdetu gabe,
bera beti galdezka nuela,ikusi gabe
nolakoa zen zoriona edo zorigaitza,
kexatu gabe, nirekiko
distantzia iheskorrik gabe.
Orain, ia begi bistan duela
inguruko airea,
zer pentsatuko du hautsi nuen lepauztaiak,
harribitxi bikaina, harri gainean
arrastaka ibili nituen belaunek
barkamen faltsuen artean, eta abar.
Eskeleto arpilatu, laster
ez da izango begiei traba egingo dien apetarik.
Unibertso biluziari eutsiko diozu.
.
Poema gehiago:
Literatur Emailuetan ere gogora ekarri dute Gelman, euskarari ekarritako haren poemak zerrendatuz.
Artikulua Berrian: Jazarriaren poetika