Albisteak

"Amerri!" ikuskizuna eskainiko dute Donostian, Zumarragan eta Oñatin

Ostirala, 2020-11-06

"Amerri!" izeneko ikuskizuna eskainiko dute Andoni Salamerok, Andoni Egañak Mixel Ducauk eta Carolina Philips-ek, poesiaz, bertsoz eta musikaz osatua. Azaroan zehar Zumarragan, Donostian eta Oñatin izango dira emanaldiak.

Hauexek izango dira hitzorduak:

-Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean, azaroaren 13an 19:00etan.

-Zumarragan, azaroaren 15ean, eguerdiko 12:00etan (ikus beheko kartela eta sarrerei buruzko informazioa).

-Oñatin, azaroaren 22an, Santa Ana Antzokian, 19:00etan.

amerri Zumarraga

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)