"Amuak", 2015 urteko erreferentzien bilduma
Osteguna, 2015-12-31"Amuak" atalean erreferentziak, bitxikeriak, irakurketa gomendioak edota itzulpen laburrak batu ohi ditugu. 2015ean plazaratu ditugun amu denak paratu ditugu post moduko honetan.

Ez nazazu utzi, If you go away, Ne me quitte pas
Mr. Robot telesaileko lehen atalean du amu honek abiapuntua, kultuzkoa bilakatzekoa den istorio honetako une batean “If you go away, if you go away...” entzuten hasi garenean.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Rafeef Ziadah, bizitza irakasten duen poeta
Disko berria aterako du laster poeta palestinarrak
“Bizitza irakasten dugu, jauna” piezari esker ezagutu genuen askok Rafeef Ziadah poeta eta performance-artista palestinarra. Poeta berezia, spoken word delako estiloa baliatzen baitu, batez ere. Youtuben eskegi zuten bere emanaldi baten bideoa, eta ikaragarri zabaldu zen. Euskaraz baditugu bere piezetako batzuk, Argia aldizkarikoek eta Elearazi itzulpen-blogekoek ekarriak. Disko berria argitaratzeko lanetan dabil orain Ziadah, hain zuzen, auzo-laguntza kanpaina bat jarri du abian, eta astebete falta zaio behar duen dirua lortzeko. Londresen bizi da Ziadah, eta ingelesez sortzen du poesia.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Esku ahurrean gordetzeko poemak
Poema-liburu bat argitaratu du Pj Harvey musikariak
Ez dira gutxi literaturarekiko lotura eta grina duten rock izar ingelesdunak. Besteak beste, poema eta eleberriak argitaratu dituzte Patti Smithek, Nick Cave-k eta Eels taldeko Robert Everett-ek. PJ Harvey musikari ingelesak ere orain gutxi argitaratu ditu bere lehen idatziak. Aurrez ezagutzen genizkion kantuak, asko eta asko irudi sakon eta poetikoz beteak; hala ere, iaz eman zituen lehen aldiz ezagutzera bere poemak, zentzu hertsian. Seamus Muprhy argazkilariarekin elkarlanean ondutako edizio eder bat da, izan ere: The Hollow of the Hand (Esku ahurra).
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
The Living Theatre-ren Amerika(k)
The Living Theatre antzerki konpainiak antzerkiaren bitartez iraultza piztea izan zuen xede, batez ere 1968tik 1971era sortutako lanetan. Azken aldian liburu denda ugaritan topatu daitekeen La invencion del paraiso liburuak urte haiek hartu ditu, ikuspegi ideologikoki kontserbadore batetik aztertuta.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Kolonialismoaren zauri-erroak, Mariama Bâ
Mariama Bâ-ren Hain gutun luzea bide, begirada luzatu diogu euskaraz datorkigun afrikar literaturari.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Gertrude Steinen Amerika
Gertude Stein eta The Making of Americans liburuan Amerika azaltzeko bere modua izan ditugu hizpide amu honetan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Hiru galdera baino askoz gehiago da Alison Bechdel
Komiki-artista estatubatuarraren nobela grafikoak hartu ditugu hizpide
Bechdel test delakoaren harira egin zitzaigun estreinakoz ezaguna Alison Bechdel ilustratzaile eta artista estatubatuarra. Hiru galderek osatzen dute test hori, eta film/antzezlan/enparau bat zenbateraino den genero-parekidea neurtzeko balio du. Galdera erraxak dira; aitzitik, film gutxik gainditzen dute testa: bi emakume edo gehiago agertzen dira obran? Emakume horiek beren artean hitz egiten dute? Beren artean hitz egiten dutenean, gizon bat ez den zerbaitetaz aritzen dira? Testaren jatorrian Alison Bechdel komiki-zintak daude, eta horren berri eman nahi dizuegu amu honetan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Indonesiako ahotsak
Edertasuna zauri bat da eleberria deskubritu dugu
PEN erakundearen itzulpen-bekari esker iritsi da Eka Kurniawan idazle indonesiarraren estreinako eleberria ingelesera. Annie Tucker aritu da itzultzaile, eta zubi-hizkuntzari esker izan dugu guk denaren berri. Nobela epiko bat da Kurniawanena, Dewi Ayu sexu-langile ederraren eta familiaren historiaren bidez herrialdearen historia iristen zaigu, kolonizatzaile holandarren garaitik hasi, japoniarren setioarekin jarraitu eta iraultza komunistaren hondarretaraino. Umore beltzez josia, satiraren bidez kritika gogor egiten dio zapalkuntzari, eta askatze-bideari aldarri.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Amerika, Maiakovskiren begiradapean
Bidaia literatura gainbeheran dela dioten honetan, Vladimir Maiakovskik 1925eko uztailetik urrira Amerikari luzatu zion begirada izan dugu gogoan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Pasolini (eta III.): “Orgia” eta 1968ko “teatro berria”
Pier Paolo Pasoliniren obra zabalaren zertzelada batzuk ekarri genizkizuen abuztu aurretik Amuak atalera, eta teatrora gerturatuz emango diogu serieari amaiera: “Orgia” eta “Teatro berri baterako manifestua” aztergai.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Pasolini (II.): testamentu izpiritual-intelektuala
Peter Dragadze kazetariak solasaldi ugari eduki zituen Pier Paolo Pasolinirekin, kasu askotan argitaratuak izateko zailtasunak izan zituztenak. Solasaldi haietatik hainbat pasarte hartu, eta Pasolinik berak berrirakurri eta berridatzi egin zituen: “hau testamendu izpiritual-intelektual bat da ia. Zeozer gertatuko balitz, Dragadze, publika ezazu. Zenbaiti interesgarria egin ahal zaiola uste dut”. Duela 40 urte erail zuten Pasolini, azaroaren 2an.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Pasolini (I.): izena haize bilakatzea
Pasolini. Roma izeneko erakusketa dago ikusgai, urria bitarte, Donostiako San Telmo museoan. Edozein aitzakia da ona teatroa, poesia, narratiba, saiakera, eta oro har probokazioaren artea landu zuen egile honen lanean murgiltzeko.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN
Eta berriro hasierara, Celosamente Gordea
Entzuleon gogoan ahots-lumaz izkiriatu dituzte hamaika une, kantu, berba sarkor eta eder. Zinezaletasunaz, musikazaletasunaz, berbazaletasunaz jantzirik zortzi urte oparitu dizkigu Celosamente gordea irratsaioak, eta guk ekaineko agur-uhinak ekarri nahi izan ditugu Amuak atalera.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Lydia Davis: laburrean trebe
Mikroistoriak idazten aritzen da erosoen idazle estatubatuarra
Berrogei urte inguru daramatza Lydia Davisek mikroistorioak idazten, beste hainbat jardunen artean (tartean, saiakerak ere idatzi ditu, eta Marcel Prousten zenbait obra frantsesetik ingelesera itzuli), eta kontakizun labur-labur horiek ekarri diote sona nazioarteak. 2013an Man Booker nazioarteko sari ezaguna jaso zuen, eta orduz geroztik bere obraren berri are gehiago zabaldu da. Bere istorio labur guztien bilduma osatu dute orain gutxi, eta pieza horietako bi ekarriz dizkizuegu amu honetan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
The Sick Bag Song, hitzekin non oka egin
The Sick Bag Song izeneko liburua plazaratu du Nick Cave abeslariak, kronika, poesia eta kantuetarako letrak uztartuz.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Itzultzen direnen istorioa
Americanah eleberria argitaratu du Chimamanda Ngozi Adichiek
Idazle nigeriar garaikide ezagunenetakoa dugu Chimamanda Ngozio Adichie. Narrazio-liburu bat eta hiru eleberri kaleratu ditu, eta, horrez gain, hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, hala nigeriarrak nola estatubatuarrak. Iritzi-emaile gisa egindako lanak sona handia ekarri dio. TED erakundearen eskutik emandako bi hitzaldik harrera beroa izan dute nazioartean. Gaur egun, idazteaz gain, idazketa-irakasle gisa dihardu nagusiki.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Hiri asko bere baitan, sorkuntza asko bere baitan
Literatura, argazkigintza eta musika uztartuz sortu da Hiri asko bere baitan proiektua. Liburuxka bat, erakusketa eta zuzeneko emanaldi bitartez zabaldu dute ostera proiektuko edukia: Bilboko 8 barrutietan barrena egindako sormen bidaia.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Pedro Lemebel: diferentziaren ahots borrokalaria
Autore txiletarraren kronika hautatuak amu gisa
Laringe-minbizia aurkitu zioten 2011n, ezin hitz eginda geratu zen 2013an, eta bi urtez borrokan jarraitu ostean, aurtengo urtarrilean zendu zen Pedro Lemebel artista eta idazle txiletarra. Ehunka pertsona elkartu ziren haren ehorzketan, agurra egitera. Euskaraz badugu bere kronika bat irakurgai, baina gutxitxo iritzita, eta Diego Portales unibertsitate txiletarrak orain bi urte autorearen kronika hautatuak argitaratu zituela probestuta, Lemebeli buruzko zenbait zertzelada bildu ditugu.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Howard Zinn eta “Marx Sohoan”
Howard Zinn estatubatuarra historialari sozial eta politologo gisa ezagun egin bazen ere, teatrogintzan ere utzi zituen pieza ederrak. Gaurko amuan Marx in Soho bakarrizketa ekarri nahi izan dugu gogora.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Teatro amuen esteka-bilduma
Hitzen Uberan martxan jarri genuenetik sarritan izan dugu mintzagai teatroa. Sarritan ez dago argi9 nouiz den erreferentzia bat literatura, noiz antzerki, noiz koka daitekeen testu bat bien arteko eremu lausoan. Gogoeta hori da, hain zuzen ere, Uberanera sarritan ekarri izan duguna: zer ahal du hitzak, argitaratua izan ala ez izan, esateko edo ekiteko idatzia denean? (Argazkian: Tadeusz Kantor-en performance bat).
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Sayak Valencia: testuaren ifrentzua
Sayak Valencia autore mexikarraren poemak ezagutarazteko amu txiki bat eskaintzen dizuegu gaurkoan. Pentsamendu feministarekin eta kapitalismo gore kontzeptuarekin lotuago agertu zaigu azkenaldian bere izena. Edonola den, poema-liburu parea du argitaratua, eta bere poema laburrak balen gisakoak dira, zuzenean jotzen dute zeure burura, zeure bihotzera.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Maiakovski, errezitaldi garaikideen aitzindari
Vladimir Maiakovski jendaurreko errezitaldien aroan zabaldutako bideak izan ditugu mintzagai amu honetan, batez ere hark hitzaldietan esandakoak gogoan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Emakumea larrugorritan, Edurne Rodriguez Muro oroituz
Edurne Rodriguez Muroren Mujeres al rojo vivo liburua oraindik ere orain eta hemen egoteko gaitasuna duen antzezlan bat da. Mr. Señorak eskaini digu amu honen haria.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
John Berger eta Jean Mohr, hitza eta argazkiaren arteko harremana
John Berger idazleak eta Jean Mohr argazkilariak hainbat liburu eta proiektuetan zehar aztertu izan dute argazkia eta hitzaren arteko harremana, bien arteko uztarketaren zentzu sozial eta politikoaren iparra galdu gabe. (Argazkia: A seventh man liburuko argazki bat).
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Amelia Rosselli: Hitzak soinu
Poesia eta musika uztartzen aztia
Militante politiko ingeles eta italiarren alaba, garai nahasietan jaioa, hainbat herrialdetan bizi izan zen Amelia Rosselli poeta, behin eta betiko Erroman ostatu hartu arte. Musikarekin lotura handia izan zuen olerkari honen hitz batzuk eta bere figurari eta obrari buruzko zertzeladak bildu ditugu amu honetan. Era berean, eleaniztasunak ezaugarritutako haren ahotsa ezagutzeko astia ere hartuko dugu, zorionez, hainbat grabazio eta bideo daude-eta sarean eskuragai.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
“Pankreas” antzezlana, oholtzan eta paperean gozagai
Patxo Telleriak idatzitako Pankreas antzezlana taularatu du Tartean Teatroak. Testuarekin liburua plazaratu du Tarteanek berak, antzerkia argitaratzeko egun dauden gabeziak ikusita aintzat hartzeko moduan.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Paolo Sorrentino, edertasunaren bilaketa zineman eta literaturan
La grande bellezza filmeko mundu ikuskerarekin harreman estua duen liburua plazaratu du Paolo Sorrentino zine zuzendari eta idazleak: Tony Pagoda e i suoi amici. Sorrentinoren Tony Pagoda eta Jep Gambardella pertsonaiak izan ditugu gogoan amu honetan, haren azken filmeetako dantza proposamen zenbaitekin batera.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Teatro eta dantza kaierak, edukia euskarriaren gainetik
2001ean jarri zuen martxan Antonio Fernandez Lerak “Pliegos de teatro y danza” argitalpen proiektua. Oso baliabide gutxirekin, gaztelerazko arte eszenikoetan erreferentziala bilakatu diren egile ugarien testuak argitaratu ditu.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Joan Vinyoli idazlearen poemak
Joan Vinyoli poetaren lana ezagutzeko bi aukera arrantzatu nahi izan ditugu gaur: batetik, Aritz Galarragak armiarma.com-en eskutik zabaldu berri dituen hamar poemak, bestetik, haiek eta beste batzuk hartuta Celosamente Gordea irratsaioko kideek egin berri duten saio monografikoa.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.
Lyn Hejinianen bizitza
Lyn Hejinianen Nire bizitza liburuko pasarte bat amu gisa
Gaurko amuetan aspaldi pasada antzean deskubritutako autore bat erreskatatu nahi izan dugu, bere proiektu berritzaile eta esanguratsuenetako bat ekarri. Lyn Hejinian poeta estatubatuarrari buruz ari gara, eta My Life (Nire bizitza) lanaz, autobiografia ezin pertsonalago bat baita. 37 urte zituenean idatzia, urte bakoitzari poema bat eskaintzen dio, nola edo hala urte hori laburtzen duena. Bai kritikak bai irakurleek oso harrera beroa egin zioten, hain beroa ezen hamar urte beranduago bigarren bertsio bat argitaratu zuen poemak luzatuz eta gehituz.
Osorik irakurtzeko, klik egin ESTEKA HONETAN.