"Antzerkigintza berriak" deialdira aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da
Asteartea, 2020-01-21"Antzerkigintza Berriak" deialdira aurkezteko proiektuak aurkez daitezke urtarrilaren 31a bitarte. Honatx oinarrietan diotena: "Ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena. Berriak ez duela nahitaez berritzaile edo abangoardista zentzua izan beharrik argitzen da". Orain arte lagudu diren proiktuetatik hiru izan dira euskarazko jatorrizkoetatik abiatutakoak: Soka (Ttanttakak taularatua), Miss Karaoke (Metrokoadroka eta Pez Limbok taularatua) eta Erlauntza (Vaivenek taularatua).

ANTZERKIGINTZA BERRIAK HAUTATZEKO DEIALDIA
1. AURKEZPENA
Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak, bosgarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...), sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.
Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena. Berriak ez duela nahitaez berritzaile edo abangoardista zentzua izan beharrik argitzen da.
2. DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea da gehienez zortzi sortzaile hautatzea, antzezlan bat presta dezaten arte eszenikoetako profesionalak tutore izango dituzten prozesu batean. Tutoretza horiek laborategien bidez egingo dira, parte hartuko duten hiru antzokietan: Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia eta Arriaga Antzokia.
3. LABORATEGIEN DESKRIBAPENA
Hautatutako pertsonek, gehienez zortzi, lau hilabetetan zehar, antzezlan bat prestatu beharko dute arte eszenikoetako profesionalen irakaspena gidari. Direlako laborategiak 2020ko martxoa eta maiatza bitartean izango dira. Zehazki noiz eta non izango diren behar bezalako aurretiaz jakinaraziko da.
Laborategiak egindakoan, sortutako antzezlanetatik gehienez hiru eszenaratuko dira, parte hartuko duten antzokiekin koprodukzioan.
Horretarako, aipatutako antzokiek leku, azpiegitura, langile eta material teknikoaren erabilera utziko diete produkzio horiei. Era berean, antzoki bakoitzak hautatutako obrak erakusteko konpromisoa hartuko du.
Dena dela ere, antzezlana ekoizteko hautatzeak ez du esan nahi egileak nahitaez zuzenduko duela eszenaratzea; parte hartzen duten antzokien esku geratuko da erabaki hori.
4. HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Deialdian parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko herrialdeetan bizi diren pertsona guztiek, antzerkigintzari lotutako ibilbide bati hasiera ematen ari zaizkionek, edo beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...), sormen eszenikoan menturatu nahi dutenek. Ibilbide artistiko guztiak aintzat hartuko dira, ez bakarrik literarioak.
Aurkezteko aukera izango dute programa honen aurreko edizioetako deialdira aurkeztu zirenak eta hautatuak ez zirenak izan.
5. HORNIDURA ETA BALIABIDEAK
Hautatutako pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza izango dute; horrek bai proiektuan aritzea bai laborategietan beharko dituzten dietak konpentsatuko ditu.
Zenbateko honi aplikatuko zaio, kasuan kasu, indarrean dagoen zerga araudiak aurreikusten duen atxikipena.
6. ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA ETA ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Dokumentazioa EAEko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahalko da. Dokumentazio guztia, idatzia eta grafikoa, posta elektronikoz bidali beharko da arteeszenikoak@donostia.eus helbidera, gaia “Antzerkigintza berrien deialdia” duela.
Dena dela ere, eskaera egiteko, dokumentazio hau bidali beharko da erantsita:
-
NANaren eta/edo Europar Batasunean bizi zarela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia
-
Curriculum Vitaea
-
Arrazoiak agertzeko gutuna
-
500 eta 300 karaktere arteko testu bat (zuriuneak barne), egin nahi den proposamen eszenikoaren abiapuntua deskribatuko duena.
Hautagai-zerrendan izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 31ean amaituko da, 18:00etan. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: arteeszenikoak@donostia.eus
7. BALORAZIO-BATZORDEA
Balorazio-batzordea hiru antzoki parte-hartzaileen ordezkari banak osatuko dute.
Batzordearen erabakiaren berri 2020ko otsailaren 18etik aurrera emango da; lehenik pertsona onuradunei jakinaraziko zaie, eta ondoren, www.donostiakultura.eus web-orriaren bidez.
Batzordeak deialdia partzialki edo osoki hutsik uzteko eskubidea izango du, jasotako proposamenek exijitutako gutxieneko baldintzak betetzen ez badituzte.
8. BALORAZIO-IRIZPIDEAK
Balorazio-batzordeak aztertuko ditu hautagaitzak, kalitate eta egokitasun artistikoa ebaluatzeko, deialdiaren irizpideekin bat. Bereziki, honako alderdi hauek baloratuko dira:
-
Eskatzailearen ibilbidea
-
Arrazoiak agertzeko gutuneko interesa
-
Proposamen eszenikoaren abiapuntuaren originaltasuna eta interesa
9. ONURADUNEN BETEBEHARRAK
Hautatutako pertsonek honako betebehar hauek izango dituzte:
-
Baldintza zehatzak idatziz jasoko dituen laguntzaren onarpen-dokumentu bat sinatzea.
-
Jakinaraziko zaizkion lekuetan eta egunetan egingo diren laborategietan aktiboki parte hartzea, eta tutoretzapeko prozesuaren emaitza gisa, antzezlan bat sortzea.
-
Laborategietan, bere eskura jarritako espazioa erabiltzeko barne-arauak betetzea (ordutegiak, segurtasun-protokoloak, materialen erabilera, instalazio erabilgarriak, eta abar).
-
Programaren babesean antola litezkeen komunikazio- eta bitartekaritzaekintzetan parte hartzea (ate irekietako jardunaldiak, prentsaurrekoak, hitzaldiak, topaketak, eta abar).
10. ORDAINTZEKO MODUA
Diru-horniduraren zenbatekoa honako planteamendu honen arabera ordainduko da:
-
Zenbatekoaren % 75 deialdia ebazten denean, laguntzaren onarpen dokumentua entregatu ondoren;
-
Zenbatekoaren % 25 antzezlanaren testua entregatu ondoren.
11. DEIALDIAREN BALDINTZAK
11.1. Jabetza intelektuala
Parte hartzaile guztiek bermatuko dute (i) aurkeztutako proposamen eszenikoen eta deialdi honen testuinguruan garatuko diren lan dramatikoen originaltasuna eta egiletasuna; (ii) horiek ez direla inoiz argitaratu, estreinatu ezta aurkeztu ere antzeko deialdi batzuetara; (iii) beraiek dituztela lanen Jabetza Intelektualaren eskubideak; eta (iv) lanek ez dituztela urratzen hirugarrenen eskubideak, beren gain hartuz kontzeptu horiengatik etor daitekeen erreklamazioen ardura.
Parte hartzaile bakoitzak baldin eta bere lan dramatikoa hautatzen bada deialdi honen esparruan ekoizteko, erakunde antolatzaileei lagako dizkie bere lanaren Jabetza Intelektualaren ondare edukiko eskubide hauek:
Ustiapen eskubide esklusiboak eta mundu osorako halako baldintzetan non erakunde antolatzaileek aukera izango duten, era indibidualean edo batera eta/edo hirugarrenekin lankidetzan, lan dramatikoa ekoizteko, egokitzeko eta transformatzeko egokiena den eran, eta areto edo barrutietan, toki publikoetan eta edozein kokapen egokitan errezitatu eta antzezteko, doan edo aurrez zenbateko bat ordainduta, baldintza hauetan:
Aurrez aipatutako lagapena formalizatuta geldituko da bi urterako antzeztua izateko, egileari bere lan dramatikoa hautatu dela jakinarazten zaion unetik hasita, eta erakunde antolatzaileek aukera izango dute epe horretan egokitzat jotzen dituzten lanaren nahi beste emankizun egiteko.
Epe hori luzatu ahal izango da gehienez 5 urtez egileari bere lan dramatikoa hautatu dela jakinarazten zaionetik erakunde antolatzaileak eta egileak aurretiaz hitzarmen bat eginda.
Nolanahi ere, lanaren lehen komunikazioa hasierako bi urteko epea pasatu baino lehen egin behar da, egileari bere lan dramatikoa hautatu dela jakinarazten zaion unetik kontatzen hasita.
Erakunde antolatzaileak arduratuko dira lana jendaurrean jakinarazteko behar diren kopiak lortzeaz, era librean aukeratuko dituzte ekoizpenean esku hartuko duten langile artistikoak eta zuzendaria, eta alde bakarretik ezarriko dute lanaren berri emateko ekitaldien publizitatearen idazketa, eta horretarako guztirako ez da beharko egile(ar)en oniritzi edo baimenik.
Eskubidea izango da erreproduzitu, zabaldu, banatzeko era indibidualean edo erakunde antolatzaileek elkarren artean eta/edo hirugarrenekin lankidetzan, erakunde antolatzaileek, lanen elementu guztiekin, ekoiztu edo koekoizten dituzten lan dramatikoen emanaldiak, gaur egun ezagutzen den edozein euskarri ukigarritan edo ukiezinean, baita horien barnean egon daitezkeen lan eratorriak eta/edo konposatuak ere, edozein hedabideren bidez eta/edo edozein ustiapen modalitatetan. Ahalmen horiek esklusiboki emango dira, mundu osorako eta legez ezarritako gehieneko epean.
Eskubidea izango da publikoki komunikatzeko edo jendaurrean jartzeko, era indibidualean edo erakunde antolatzaileek elkarren artean eta/edo hirugarrenekin elkarlanean, edozein hedabideren bidez eta/edo edozein ustiapen modalitatetan, erakunde antolatzaileek, lanen elementu guztiekin, ekoiztu edo koekoizten dituzten lan dramatikoen emanaldiak, edozein erakusketa publiko, emanaldi, antolaera, emankizun, irrati difusio eta transmisioren bidez (uhin hertziar bidezkoak, kable bidezkoak, satelite bidezkoak), eta hori guztia irekian eta kodifikatuta, sistema analogiko edo digital bidez, ordainketa bidez edo ordaindu gabe, ikusteagatiko ordainketa sistemak, eskaripeko bideoa, baldintzapeko sarbidea, sarbide librea eta antzeko edozein barne, baita beste edozein ustiapen sistema gidatu edo transmititu ere, datu baseetarako sarbide publikoa barne kable, hari edo zuntz optiko bidez, edo edozein komunikazio sare digital eta/edo analogikoren bidez, Internet barne.
Eskubidea izango da erakunde antolatzaileek, lanen elementu guztiekin, ekoiztu edo koekoizten dituzten lan dramatikoen emanaldiak transformatzeko, eta horietatik lan berri bat edo hainbat sortzeko, izan literarioak, artistikoak edo zientifikoak, multimedia lanak barne.
DONOSTIA KULTURAri Creative Commons-en Aitortu, EzKomertziala, LanEratorririkGabe (CC BY-NC-ND) 4.0 nazioarteko lizentzia ematea egingo duen obraren gainean. Horri esker, DONOSTIA KULTURAk obra bahedatu ahal izango du euskarri elektronikoan, bakarrik naiz “Antzerkigintza Berriak / Nuevas Dramaturgias” programaren emaitzazko beste obra batzuekin batera.
Aurrez aipatutako guztiak ez die eragozten egilearen eskubide moralei; izan ere, horiek, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan, apirilaren 12koan, Jabetza Intelektualaren Testu Bategina onartzen duen horretan ezarritakoaren arabera, parte hartzaileei dagozkie, hau da, deialdi honen esparruan ekoizteko hautatzen diren lan dramatikoen parte hartzaileei, eta horiek erakunde antolatzaileek behar bezala errespetatu beharko dituzte.
Aurrez aipatutako eskubideen lagapenaren kontraprestazio gisa eta bertan sartzen diren kontzeptuengatik, deialdi honen esparruan ekoizteko hautatzen diren lan dramatikoen egileek beren lanaren emanaldietan leihatilan eskuratzen diren diru sarreren ehuneko hamar (% 10) jasoko dute.
Aurrez aipatutakotik lortutako zenbatekoak, unean-unean indarrean dauden zerga eta atxikipen fiskalak aurrez aplikatuta, zuzenean ordainduko zaizkio eskubideak laga dituen egileari edo kudeaketa kolektiboko erakundeari, halakorik bada, baldin eta erakunde horrek badu eskubideak kudeatzeko agindua.
11.2. Onuradunen irudi eskubideak
Parte hartzaile guztiek onartu eta baimena ematen dute, deialdi honen xede den programan parte hartzen dutenean, beren irudia eta ahotsa erakunde antolatzaileek argazki eta/edo bideo bidez erregistratzeko, baita irudi horiek, beren ahotsa eta izenak erabili eta erreproduzitzeko ere gaur egun ezagutzen diren baliabide tekniko guztien bidez, edozein euskarri ukigarri edo ukiezinetan, eta bereziki erakunde horien webgunean eta erakunde horiek erabiltzen dituzten beste komunikazio kanal batzuetan erreproduzitzeko, hori guztia beren parte hartzea eta aipatutako programaren garapena sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. Baimen hori doan emango da.
11.3 Datuak babesteko legea
Tratamenduaren arduraduna Donostia Kultura EEP izango da - IFZ Q-2000541I, Reina Regente Kalea, 8 zblk., PK 2004, Donosita. Tlf: 943481150 / Email: donostiakultura@donostia.eus.
Tratamenduaren xedea Antzerkigintza Berriak deialdiaren antolaketarekin lotutako eskumenak eta funtzioak dituzten pertsona eta erakunde guztien arteko komunikazioa eta informazio-trukea erraztea izango da. Kontserbazio epeak legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak izango dira.
Hartzaileak, legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak izango dira.
Betebeharrak honako hauek izango dira:
Interesatuek eskubidea dute
-
Donostia Kultua EEPk haien datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez dioen baieztapena jasotzera.
-
Haien datu pertsonaletara sarbide izatera, okerrak diren datuen zuzenketa esaktzera, edo, kasuan-kasu, ezerezteko eskubidea, jaso ziren beharrizanetarako beharrezkoak ez direnena jada.
-
Egoera zehatzetan hurrengoa eskatzera:Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea. Kasu honetan,
-
Donostia Kultura EEPk erreklamazioak defendatu edo egikaritzeko kontserbatuko ditu soilik.
-
Datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea. Kasu honetan, Donostia Kultura EEPk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago. Banakako erabaki automatizatuetarako datuen tratamendua barne.
Eskubideak Donostia Kultura EEPren aurrean egikaritu ahalko dira – Reina Regente Kalea, 8 zblk., PK 20004, Donostia.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez bada, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahalko da. Helbidea: Beato Tomas de Zumarraga, 71-3. solairua – 01008 Vitoria-Gasteiz
11.4. Konfidentzialtasuna
Hautatuek kontratua gauzatzeagatik eskuratzen duten informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu beharko dute, kontratuan halako izaera eman bazaio, edo berezko izaeraren ondorioz informazio horrek era horretako tratamendua jaso behar badu.
11.5 Oinarriak onartzea
Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek osoki onartzea dakar, baita batzordearen erabakia ere. Oinarrietatik kanpoko edozein salbuespen sortuz gero, balorazio-batzordeak aztertu beharko du, eta kasuan kasu, onartu.
AURREKO EDIZIOETAN HAUTATUTAKO PROIEKTUAK
2015
Coordenadas
Egilea: Olatz Gorrotxategi.
Zuzendaria: Lander Iglesias.
Estreinaldia:2016ko azaroaren 23 eta 24an, Arriaga Antzokian.
Soka
Egilea: Mike Guerra.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Estreinaldia: 2017ko otsailaren 1ean (euskaraz) eta martxoaren 9an (gazteleraz, dFERIAko programazioaren barne), Victoria Eugenia Antzokian.
Miss Karaoke
Egilea eta zuzendaria: Oier Guillan.
Estreinaldia: 2017ko apirilaren 5ean Gasteizko Principal Antzokian.
2016
Eurlantza
Egilea: Kepa Errasti.
Estreinaldia: 2019ko uztailaren 18ean Donostiako Victoria Eguenia Club aretoan.
Galerna
Egilea: Tamara Gutiérrez.
2017
El patio de mi casa
Egilea: Maria Goiricelaya
2019
La celda sin noche
Egilea: Galder Sacanell