Albisteak

Baztan belzten hasia da... Euskal Nobela Beltzaren Astea ilbeltzaren 18tik 24ra

Asteartea, 2015-12-15

Datorren astean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea. Ohiko moduan euskaraz genero horren baitan koka daitezkeen liburu berrien aurkezpenak eta genero beltzaren koordenatuan murgiltzeko hainbat ekitaldi: irakurraldiak, solasaldiak, mahai-inguruak...

Aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Astea-ren kartela eta egitaraua zabaldu berri dute ekimeneko antolatzaile diren (H)ibeltza taldekoek. Ohiko moduan Baztanen izango da, aurten ilbeltzaren 18tik 24ra bitarte.

Solasaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua jarraian ikus dezakezue osorik. Astea proiektu berri baten aurkezpenarekin abiatuko dute gainera: “(H)ilbeltza beltzaz” webgune berriaren aurkezpena. Antolatzaileek adierazi dutenez guneak hainbat atal izango ditu: “Elkarrizketa, Generoaz, Puska beltzak, Liburu aipamenak, Izara Beltzeko izarrak eta Beltzometroa. Hau guztia gauzatzeko, idazle, editore, kritikari, itzultzaile eta baita zenbait kazetari, bertsolari, aurkezle eta abarrek ere gure gonbitea onartu eta proiektuan parte hartzen dabiltza. Arras kontent gaude jasotako erantzunarekin. Nobela beltz zale anitz da gure artean!”.

Aipatzekoa da ere Jon Alonsok Beltzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oharrak) generoari buruzko saiakera berria aurkeztuko duela astearen barruan.

Imprimir

EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEA

EGITARAUA

18, astelehena: aste beltzaren IREKIERA eta (H)ILBELTZA BELTZAZ webgunearen aurkezpena. ELIZONDOKO LIBURUTEGIAN 19:00etan.

19, asteartea: Idazleekin solasean Xabier eta Martin Etxeberria anaiekin GIZON GOGORRAREN SEKRETUA liburuari buruz ARIZKUNGO MEDIKUAREN ETXEAN,19:00etan.

21, ortzeguna: JOSE ANTONIO LOIDI, ANGELITA ARREBAREN BEGIETATIK solasaldia IRURITAKO JAUREGIARTEN 19:00etan.

22, ortzirala: AKABAILA BELTZAK ZINEMAN solasaldia Harkaitz Canorekin, ARIZKUNENEAN 19:00etan.

23 larunbata:

11:00etan BELTZEAN BELTZ… ETA JIM THOMPSON mahai ingurua: Xabier Olarra eta Miel Angel Elustondorekin. ARIZKUNENEAN.

14:00etan BAZKARIA Erlategi elkartean (txartelak eskuratzeko idatzi lbeltzabaztanen@gmail.com helbidera).

16:00etan LIBURU AURKEZPENAK elkartean berean:

o JON ALONSOren Beltzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oharrak).

o JON ARRETXEren Estolda Jolasak.

o GOTZON BARANDIARANen Gidariaren okerra.

Ondotik, KOLDO ALMANDOZen Columba Palumus laburmetraiaren aurkezpena.

20:00etan SUSMAGARRIEN gaua JAUREGIARTEN.

24, igandea:

11:00etan KRONIKA BELTZ BATEN ITZULIXKA. ERRATZUKO PLAZAtik.

14:00etan PIKINIKA ERRATZUKO LIXUTEGIAN.

19:00etan IRAKURRALDI MUSIKATUA Idoia eta Mikelekin JAUREGIARTEN.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)