Albisteak

Bi idazketa-ikastaro antolatu ditu Idazleen Elkarteak Bilboko Euskararen Etxean

Asteartea, 2021-09-14

«Emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean» eta «Zientzia Fikzio feminista» izeneko ikastaroak eskainiko dituzte, hurrenez hurren, Idoia Carmiñanak eta Garazi Albizuak, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Euskal Idazleen Elkarteak bi idazketa-ikastaro antolatu ditu udazken honetan.

Bata Idoia Carramiñanak gidatuko du, Isla gabeko ispiluak: emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean izenburuaren pean. Urri eta azaroko lau larunbatetan egingo dute ikastaro hori: urriaren 16an, 23an eta azaroaren 6an eta 13an.

Garazi Albizuak gidaturiko «Zientzia fikzio feminista» ikastaroa, berriz, hurrengo astean hasiko da. Hiru saio izango dira, eta asteazkenetan egingo dituzte: irailaren 22an, 29an eta urriaren 6an.

Ikastaroak doakoak dira, informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, idatzi eie@idazleak.eus helbidera edo deitu 943279666 telefonora.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)