Albisteak

Bihar eta etzi, greba digitala

Astelehena, 2020-04-20

Hitzen Uberaneko erredakzioko kideok euskal kulturgileen greba-deialdiarekin bat egingo dugu, eta horrenbestez, bihar eta etzi ez dugu eduki berririk argitaratuko atari honetan.

“Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” lelopean, euskal kulturgileen talde batek bi eguneko greba digitala deitu du, “euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duzuen eragile” guztiei eskatuz “apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko”.

Antolatzaileen esanetan, grebak hiru helburu ditu: “gogoeta eta eztabaida soziala eragitea”, “premiazko neurriak hartu behar direla exigitzea” eta “euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun guztiontzat elkargunea izango den mahai/bilera/topaketa antolatzeko lanean hastea”.

Greba-deialdiaren berri zabaldu eta gutxira, Eusko Jaurlaritza neurri gehiago iragarri zuen kulturaren sektorerako, tartean, sortzaileentzako oinarrizko errenta bat. Nolanahi ere, antolatzaileek greba-deialdiari eutsi diote.

Oraingoz, 670 atxikimendu jaso dituzte. Informazio guztia grebaren webgunean aurki dezakezue: Kulturgintzan.eus

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)