Booktegiren bi proiektu: Elkarrizkatea eta "Azken aurreko manifestua"
Osteguna, 2019-11-28Azkenaldian literaturari loturiko propoamen ugari heldu zaigu Booktegi proiektuaren eskutik, formatu ezberdinetan: bideoa, dokumentala, zuzeneko emanaldia, irakurraldiak, itzulpenak... eta liburak, noski, berariaz atonduriko edizio digitaletan. Albiste honetan bi proposamen ekarri nahi izan ditugu gogora: batetik, azken asteetan osatu den bigarren "Elkarrizkatea", bestetik, larunbata honetarako Donostian prestatu duten ekitaldia, Harkatz Canoren Azken aurreko manifestua testuan oinarrituriko zuzeneko aurkezpena.

Azken aurreko manifestua: solasaldi-emanaldia Donostian
Azaroaren 30ean izango da solasaldi-emanaldi formatuan, 19:30ean Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan.
Harkaitz Canoren "Azken aurreko manifestua" aurkeztuko dute: Iraia Eliasek irakurketa gauzatuko du; Idoia Hernandez "Hatxe"k bere musika joko du ekitaldian zehar; Anjel Lertxundik galderak egingo dizkio Harkaitzi.
Deskargatu HEMEN liburua osorik.
Elkarrizkatea
Bigarren aldiz, Elkarrizkatea proiektua gauzatu du Booktegik. Bideo-elkarrizketa haietan, idazle batek beste bat elkarizketatzen du, eta honek beste bat, idazleak elkarrizketatu-elkarrizketatzaile roletan tartekatuz. Gainera, elkarrizketatu bakoitzak bere liburu bateko pasartea irakurriko duen beste bat kateatu du aldiro. Dagoeneko zabaldu dituzte elkarrizketa guztiak, hemen dituzue zerrendaturik:
Laura Mintegik Uxue Alberdi
Uxue Alberdik Idurre Eskisabel
Idurre Eskisabelek Oier Guillan
Oier Guillanek Edorta Jimenez
Edorta Jimenezek Gotzon Barandiaran
Gotzon Barandiaranek Ana Malagon
Ana Malagonek Iban Zaldua