Albisteak

Bosgarren Literaturian, 'literatura kale gorrian'

Astelehena, 2013-05-27

Bosgarren Literaturia antolatu dute maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitarte Larrabetzun. 'Literaturia, kale gorrian' da aurtengo leloa; izan ere, kulturak egun inoiz baino gehiago jasan behar dituen eragozpen ekonomiko eta burokratikoei aurre eginez, herriko eragileen eta egitarauan parte hartuko dutenen borondateari esker egingo baita, neurri handi batean, aurtengo jaialdia.

Liburu aurkezpenak, solasaldiak, antzerkia, errezitaldiak, kontzertuak, haur eta gazteentzako ekitaldiak... eskaintza betea egin dute beste behin Literaturiako arduradunek. Bosgarren Literaturia antolatu dute Larrabetzun, hasieratik izan dituzten helburuei eutsiz: literatura ezein ikuspegitik bizi dutenen elkarleku izatea, gogoetarako bilgune, kultur trukerako habi.

Aurtengo kartela eta eskuorriari estetika gorria eman dio Unai Iturriagak, 'kale gorrian' leloarekin bat eginez. Kalean ez, liburudenda berezi biretan erosi ahal izango dira aurten euskarazko azken nobedadeak. Argitaletxe ugarik eramango dituzte beren titulurik berrienak: Maiatz, Erein, Elkar, Pamiela, Ataramiñe, Igela, UEU, Meettok, Susa, Txalaparta, Utriusque Vasconiae... haiekin batera euskal argitalpengintzaren paisaian berriak diren etxeak ere egongo dira, Edo! eta Pasazaite tartean. Aipatutako bi liburu dendek izen propioak izango dituzte, behinolako editoreen omenez: Verdes Atxirika eta bestea Lopez Mendizabal.

  • Emeterio Verdes Atxirika editoreak Paulo Zamarripa, Barrensoro, Julene Azpeitia, Lauaxeta eta Xabier Lizardiren liburuak argitaratu zituen, besteak beste. Lauaxetaren “Bide barrijak” eta “Arrats beran” eta Xabier Lizardiren “Biotz-begietan” poema liburuen editorea izan zen, baita ere Orixeren zenbait itzulpenena (“Tormesko itsu-mutila” eta “Mireio”).

  • Ixaka Lopez Mendizabal idazlea zen aldetik ezagutzen dugu batik bat: “Xabiertxo”, “Martin Txilibitu”, “Zenbakiztiya”… Baina Ixakaren familia inprimategiari lotuta dator XIX. mendetik. Ixakaren aita Eusebio hil zelarik (1929an), berak hartu zuen inprimategiaren ardura. Gogoangarriak dira plazaratu zituen “Antzerti” eta “Poxpolin” bildumak. Antzerti bilduman argitaratu ziren Antonio Maria Labaien, Antonio Arozena, Ander Amonarriz, Jazinto Karraskedo, Piarres Lafitte, Tene Mujika edo Xabier Lizardiren antzerki lanak.

Hementxe duzue egitaraua osorik, emanaldika hainbat proposamen estekaturik. Erdu Literaturiara!

Maiatzaren 31 barikua

19:00etan: Publikoari gorroto

22:30ean: Goienetxe anaiak

Ekainaren 1ean zapatua

11:00: Irakurle taldeka. Idazleak bertan ditugula honako liburuak hartuko ditugu berbagai:

12:00-14:00: Liburuen aurkezpenak:

12:00: 602 euro. Jon Arretxe

12:30: Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde

13:00: Zer da artea? Aritz Gorrotxategi

13:30: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak. Goiatz Labandibar

14:00: Euskomunitatea. Mitxelko Uranga eta Diru Teoria Modernoa eta Finantza Ingeniaritza. JosebaTobar-Arbulu

14:30: Bazkaria

17:00: Hormako paper horia irakurraldia. Anguleri kultur etxean.

17:30: Umeentzako ipuin kontaketa. Urrezko sagarra. Josu Kamara. Anguleri kultur etxean.

18:30: Elkartasun basatia errezitaldia. Hori Bai gaztetxean.

20:00: Rafa Ruedaren emanaldia, Sirocco tabernan.

22.00: Ez haut abandonatuko (Bide Ertzean + Jon Benito) + Anari. Hori bai gaztetxean.

Ekainaren 2an domeka

11:00etan: Azaleko ipuinak. 0-2 urteko ume eta gurasoentzako tailerra. Anguleri kultur etxean.

11:00etan: Egungo literatur itzulpengintzaren erronkak:

Zelan erantzun egun euskal literaturan ditugun beharrizanei? Solasaldia

  • Bakartxo Arrizabalaga (EIZIE)
  • Iñigo Roque (EDO!)
  • Joxemari Sestorain (Cénlit-Denonartean)

    Danele Sarriugartek gidatuko du solasaldia.

12:00-14:00: Liburuen aurkezpenak:

12:00: Ataramiñe liburuak. Oier Gonzalez Bilbatua

12:30: Gauzen ordena naturala. Lobo Antunes- Iñigo Roque

13:00: Hitzen artean. Gogoan azala. Asun Aierbe gogoan. Gidor Bilbao eta Isabel Etxeberria

13:30: Txostena niri buruz. Angel Erro

14:00: Egia esan. Peru Magdalena

17.00: Baxuko taldearen errezitaldia (Poesia + musika). Hori Bai gaztetxean.

18:00: Josu Bergara eta Pau Alabajos bakarlariak. Hori Bai gaztetxean.

.

Albiste honen uberan:

IRAKURRI Argian Gotzon Barandiarani egindako elkarrizketa

Ikusi hemen eskuorria

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)