Albisteak

Egile berriendako euskarazko XXXI. literatur lehiaketa zabalik, urriaren 22ra arte

Osteguna, 2021-10-07

Egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa antolatu du Iruñeko Udalak; XXXI edizioa du aurtengoa, eta urriaren 22ra bitarte aurkez daitezke lanak, narrazioa zein poesia. Albiste honetan bildu ditugu xehetasunak.

 

Literatura-sormena euskaraz sustatzeko eta aurrez idatzi ez duten pertsonak idaztera animatzeko asmoz, Egile berriendako literatur lehiaketa antolatu du beste behin ere Iruñeko Udalak. XXXI. Edizioa du aurtengoa, eta urriaren 22ra arte aurkez daitezke lanak.

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

  • Modalitateak: Poesia (gutxienez 200 bertso) eta Narrazioa (gutxienez 15 orrialde).
  • Sariak: Hiru sari modalitate bakoitzeko, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak lau aipamen ematen ahalko ditu gehienez ere, bakoitza 250 eurokoa, lanak zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe.
  • Parte-hartzaileak: Egileek nafarrak izan beharko dute, edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki. Egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute (ez dira hor sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere). Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.
  • Lanak: gaia librea izanen da, euskaraz idatzita egon behar dute, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan. Egile bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du, modalitate bakoitzean.
  • Lanak non aurkeztu: online, www.pamplonaescultura.es eta www.irunakulturada.eus helbideetan, edo aurrez aurre, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia 2) zein erregistro osagarrietan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)