"Garaikide" zikloa abiatuko da gaur Iruñean
Asteartea, 2020-02-04Euskarazko eszenan bada dramaturgia berrietarako joerarik? Diziplina artistiko ezberdinak elkarrizketan jartzeko modurik? Eszena gaineko lengoaia berriak arakatzeko grinarik? "Garaikide" izeneko programazioak era horretako galderei erantzuna ematen saiatu da abian jarri zenetik. Aurten hirugarren aldia izango dute antzerkia, dantza, musika eta hitza oinarri dituzten pieza eszeniko ez ohikoak taularatuz. Hasteko eta behin, Ibon RG eta Itxari Borda igoko dira gaur oholtzara.

GARAIKIDE 2020, euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakusketa, otsailaren 4tik 20ra egingo da Iruñean. Mendillorriko Civivoxean, Kondestablen, Iturramako Civivoxean eta Ziudadelako Mistoen eraikinean izango dira emanaldiak. Ikuskizunetarako sarrerak doan dira, gonbidapena aurretik hartuta (emanaldia hasi baino ordu bete lehenagotik).
GARAIKIDE. EUSKARAZKO ADIERAZPEN ARTISTIKO GARAIKIDEKO ERAKUSKETA
OTSAILAK 4, ASTEARTEA. 19.30. Kondestable Civivoxeko areto gotikoa.
Buztinezko etorkizuna. IbonRG eta Itxaro Borda
OTSAILAK 6, OSTEGUNA. 19:30. Iturrama Civivoxeko areto nagusia
Lua Kastore. Ma kolektiboa
OTSAILAK 11, ASTEARTEA. 18:00. Ziudadelako mistoen eraikina.
Natura eta dardara. Idoia Zabaleta
* Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea, doan, 010era deituta.
OTSAILAK 13, OSTEGUNA. 19:30. Kondestable Civivoxeko areto gotikoa.
Högeitavåt. Mendeko emanaldi poetikoa. Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe.
OTSAILAK 18, ASTEARTEA. 18:00. Ziudadelako mistoen eraikina.
Irekieraren estetika: mugak lausotuz. Leire Urbeltz eta Iturrama Institutuko ikasleak
OTSAILAK 20, OSTEGUNA. 19:30. Mendillorri Civivoxeko areto nagusia
Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa.
Egitarauan hainbat idazlek parte hartuko dute. Kasu, Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavåt.