Albisteak

"Hain zara eder" emanaldia osorik sarean, Booktegiren eskutik

Astelehena, 2021-02-08

Fito Rodriguezek Hain zara eder liburua plazaratu zuen Booktegin eta paperezko edizioan, orduz geroztik medio ezberdinetara egin du salto: zuzeneko emanaldiaren bideoa igo du berriki Booktegik.

Hain zara eder poesia liburua irakurri daiteke edizio digitalean, eta paperean, Andoni Tolosa "Morau"ren hitzaurrearekin. Testuan oinarrituta zuzeneko emanaldia egin zuten iraileko azken Poesia Orduetan, EIE eta Donostia Kulturaren eskutik, parte hartzaile hauekin:

-Musikariak: Eneko Sierra, Pelax, Txusta Antxustegi, Xalba Ramirez.

-Hizlariak: Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkai, Fito Rodriguez.

Orain osorik ikus daiteke sarean, Booktegiren eskutik:

 

Emanaldiari buruzko kronika idatzi zuen Xabier Etxaniz Rojok Hitzen Uberanen, "Garai arraroetan normalena" tituluarekin.

Sinopsia:

Zein zen Fitorekin zegoen tipo txiki ilezuria? Galdera egin du Egiako Kata tabernan, ustekabean, topatu zituenak. Inork ez daki oso ongi azaltzen, batzuek aipatu dute, adibidez, keinu bitxiak egiten zituela hitz egiterakoan, gorputza okertzen zuela, bizkarrak altxatu, gora begiratu... kantatzen arituko balitz bezala. Beste batzuek zehaztu dute, ez zuela oso itxura ona, bizarra egin gabea, begi handien tamaina bereko zuloak, aurpegia zimurrek ondo goldatua...

l_hain_zara_eder

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)