Albisteak

Hasier Arraizen “Maitasun keinu bat besterik ez” aurkezteko solasaldiak

Osteguna, 2019-06-27

Hasier Arraizek Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezteko solasaldiak antolatu dituzte datozen egunetan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

Euskarazko narraziogintzari buruzko gogoetak politikarekin uztartu ditu Hasier Arraizen Maitasun keinu bat besterik ez izeneko saiakeran, “balio dezake kulturak errealitatean aldaketak eragiteko?” galderari erantzun nahian bezala.

Datozen egunetan hiru solasaldi antolatu dituzte, liburuaren bueltan:

Donostia, asteazkena, ekainak 26, 19:00

Kutxako Ruiz Balerdi aretoan (Tabakalera)

Mahaikideak: Garbiñe Biurrun, Harkaitz Cano, Jon Maia eta Hasier Arraiz

Bilbo, osteguna, ekainak 27, 19:00

Kafe Antzokian (Done Bikendi Kalea, 2)

Mahaikideak: Bingen Zupiria, Goizalde Landabaso eta Hasier Arraiz

Gasteiz, asteartea, uztailak 2, 19:00

Artium museoko Plaza aretoan (Francia Kalea, 24)

Mahaikideak: Miren Larrion, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Hasier Arraiz

maitasun keinu bat

Sinopsia:

Duela urte batzuk Hasier Arraiz euskal politikan aurrera samar aritu zen. Oraingoan, bere eskutik datorkigun liburuan, euskal literaturan eratutako azken narratzaile belaunaldiarekin topo egingo du irakurleak, baita literatura (eta kultura oro har) ulertzeko modu zehatz batekin ere. Arraizek pentsatzen baitu kultura ere errealitateari aldaketak eragiteko eremua izan daitekeela. Horregatik aztertzen du saiakera honetan kontakizun garaikideek euskal subjektibitateetan duten garrantzia.

Hala, Arraizek gero eta arrotzagoa zaigun mundu hau ulertzeko eta azaltzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatzen digu, horretarako azken hamarraldietan gure gizartearen baitan indarkeriek hautsi dituzten zubiak berreraikitzeko lana eginez eta komunitate gisa marrazten gaituzten ezaugarriak eraberrituz. Eta bide hori egiteko, idazleak iradokitzen digu literatura (eta kultura) ibilgailua ez bada, bidaide ezin aproposagoa izan daitekeela.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)