Albisteak

Sarriren peskizan

35 urteotako ibilbidea aztertuko dute datorren astean BilbonOstirala, 2015-02-27

Duela 35 urte plazaratu zituen lehen idatziak. Ordutik hona, Joseba Sarrionandiak letren munduari egin dion ekarpena ezaguna eta agerikoa da. “Data esanguratsu” honen aurrean, Bilbo Zaharra Euskaltegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Alor ezberdineko hizlarien bitartez, Joseba Sarrionandiaren ibilbidea aztertuko dute. Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Jesus Egiguren eta Joxe Azurmendi izango dira hizlari lanetan arituko diren gonbidatuak.

Maialen Lujanbio-Harkaitz Cano

Martxoaren 3an asteartea, 19:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio bertsolaria eta Harkaitz Cano idazlea Sarriren lanen inguruan arituko dira solasean.

CanoLujanbio

Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.


 

Jesus Egiguren

Martxoaren 4an asteazkena, 19:00etatik aurrera, Jesus Egigurenek hartuko du parte. Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Egiguren


 

Joxe Azurmendi 

Martxoaren 5ean osteguna, 19:00etatik aurrera, Joxe Azurmendiren txanda izango da. Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean (Pamiela) entseguaren bidetik abiatu eta Historia, arraza, nazioa (Elkar) liburuan oinarritutako hitzaldia eskainiko du.

Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Azurmendi

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)