Literatur Amuak Ondarroan urriaren 25etik azaroaren 2ra
Asteazkena, 2019-10-23Literatur amuak jardunaldiak antolatu dituzte beste behin Ondarroan. Ohiko moduan, literatura oinarri begirada zabala eskainiko diote kultur sorkuntzari: literatur solasaldiak, antzerkia, musika... Jarraian duzue egitaraua osorik.

Urriak 25
LIBURUEN AMUAK IRAKURKETA TALDEA
“Basa”. Miren Amuriza idazlearekin.
19:30 KOFRADIA ZAHARRA
Liburuen Amuak irakurle taldearen lehen hitzordua. Liburua lasai asko komentatzeko tarte ederra; ordu bi, bete-beteak, solasaldirako. Joxemari Urteagak gidatuko du taldea eta saio honetan, gainera, aukera izango dugu Miren Amuriza idazlearekin egoteko.
Urriak 30
ZUBIKARAI SARIAK
Ipuin rallyaren VIII. edizioa. Sari-banaketa 18:00 KOFRADIA ZAHARRA
Nanoipuin lehiaketa: Sari-banaketa eta irakurraldia 18:30 KOFRADIA ZAHARRA
ZUBIKARAI beka 19:00 KOFRADIA ZAHARRA
Aurkezpen bikoitza Zubikarai bekari esker: nobela argitaratu berri bat eta eta nobela proiektu bat, urtebeteko epean amaituta egingo dena:
2018ko beka: Afrikanerrak nobela, Eneko Barberenarena, Joxe Mari Urteagak aurkeztuta.
2019ko beka: proiektu berriaren irabazlea, Xabier Mendigurenek aurkeztuta.
Urriak 31
ONDARROAKO GAZTEEKIN EGINDAKO IKERKETA SOZIOLINGUISTIKO BATEN AURKEZPENA
Jon Fernandez San Martin eta Kike Amonarriz
19:00 KOFRADIA ZAHARRA
Ondarroako gazteek zer hizkuntza ohitura dituzten sare sozialetan lehen eskutik ezagutuko dugu. Emaitza interesgarri asko eman du ikerketak eta egileak berak eta tutore izan duen Kike Amonarrizek emango dituzte zehaztasunak ikerketan parte hartu duten Ondarroako Batxilerreko ikasleek lagunduta.
Urriak 31
AINGURAK
Komiki musikatua. Ikuskizuna
20:30 @ KOFRADIA ZAHARRA
Komikigintza eta zuzeneko musika uztartzen dituen emanaldi honek Joseba Larratxe marrazkilariaren komiki hau du abiapuntu “Aingurak: edo zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada.” Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaiza musikariek espreski sortu dute soinu banda. Komikiko biñetak banan-banan proiektatzen dituzte musikaz lagunduta; zinema mutuaren garaian bezala, irudi bakoitza musikaz betez bere doinu propioarekin.
Azaroak 1
LUA KASTORE
Ma Kolektiboa. Dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoak.
19:00 BEIKOZINI ARETOA. Sarrera 2 euro.
Lua Kastore protagonistaren barne bidaian oinarrituko da Oihane Enbeitak, Andoni Gartziak eta Eneritz Zeberiok garatuko duten antzezlana. Hiru kide eta hiru arte eremu: dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Kolektibo moduan aurkezten duten lehen lana da Lua Kastore. 2018ko Joseba Jaka Sorkuntza Beka irabazi zuen.
EUSKALDUNEN MALURAK ETA PALIATIBOAK
Kepa Altonaga eta Ainize Madariaga. Solasaldia
12:00 KOFRADIA ZAHARRA
AINIZE MADARIAGA eta KEPA ALTONAGA. Liburu bi eta gogoeta partekatua. Egile bion arteko solasaldi eta gogoeta: Bonaparte printzearen itzalean zein hizkuntza gutxiagotu batean hazi izandakoan, euskaldunak beti penetan?
LIBURUAK: Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak.
Duvoisin kapitainaren malura. Bonaparte printzearen itzalean.
ENAREN KONTUAK
2princesesbarbudes. Musika ikuskizuna publiko guztientzat
17:00 MUSIKA ESKOLA
Hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumental ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.
MUNDUKO POESIA KAIA
Metrokoadroka kolektiboa. Ikuskizuna
19:00 @ KOFRADIA ZAHARRA
Susa argitaletxearekin elkarlanean Munduko Poesia Kaiera bildumaren proiektua 30. zenbakira iritsiko dela-eta, emanaldi berezia prestatu du kolektiboak dantza garaikidea, poesia, umorea eta antzerkia uztartzen dituena. Poesia errezitaldi hibridoa izango da non ahotsez eta mugimenduz gorpuztuko dira bilduma osotik ateratako testuak.
Azaroak 2
ENKARGUZ
Andoni Egaña eta Xabier Zabala, Alberto de Abajok lagunduta publikoaren parte-hartzearekin
18:00 @ BEIKOZINI ARETOA. Sarrera 2 euro.
Enkarguz sormen-proposamen bat da. Xabier Zabalak eta Andoni Egañak hamaika abesti sortu dituzte elkarrekin; proposamen honetan, ostera, ordu eta erdi izango dute soilik abesti bat sortzeko, hori bai, publikoaren laguntzarekin. Gai bati heldu eta abestia sortuko dute ikuskizunean zehar. Alberto De Abajok lagunduko die ikus-entzunezkoetan. Enkarguak badu bere arriskua ere, sormen prozesu guztietan bezala. Erronkari heltzeko kapaz izango dira? Etorri eta parte hartu!