Albisteak

Bost irakurle talde, larunbat goizean Literaturian

Asteartea, 2013-05-28

Beste edizioetan bezalaxe, aurtengoan ere 111 Akademiak hartuko du parte Literaturiaren antolaketan. Irakurleei zuzenduriko ekimenetan eskarmentua handia du Akademiak. Aurtengoan baina, proposamen berri bat jarriko dute martxan. Bost liburu hautatu dituzte eta liburu horien inguruan bost irakurle talde antolatuko dira. Hori gutxi balitz, idazleak ere bertaratuko dira sesio horietara. Lourdes Oņederra, Mikel Taberna, Miren Agur Meabe, Garazi Goia eta Mariasun Landa idazleak izango dira protagonistak larunbat goizean.

Larunbat goizean irakurle talde kolektiboa egingo da Literaturian. Bost liburu landuko dira, bost idazleak bertan direla, bost talde ezberdinetan:

 

Intemperies (babes bila), Erein. Lourdes Oņederra.

Moderatzailea: Isa Castillo.

 


Alkasoroko benta, Susa. Mikel Taberna.

Moderatzailea: Harkaitz Zubiri.

 


Kristalezko begi bat, Susa. Miren Agur Meabe.

Moderatzailea: Karmele Jaio.

 


Txartel bat (des)herrira, Elkar. Garazi Goia.

Moderatzailea: Xabier Mendiguren.

 


Iņurrien hiztegia, Pamiela. Mariasun Landa.

Moderatzailea: Miren Ibarluzea.


Larunbatean, goizeko 11:00etan Larrabetzuko plazan

Solasaldiak bost idazleen parte-hartzearekin egingo dira. Taldeak irakurle guztientzat irekiak izango dira, alegia, irakurle bakoitzak hauta dezakeela zein libururi buruzko solasaldira gerturatu nahi duen. Antolatzaileek goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua Larrabetzuko plazan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)