Albisteak

Maiatzetik azarora pasa dute Literaktum jaialdia

Osteguna, 2017-10-19

Urte luzez maiatzean izan ostean, azarora pasa dute Donostiako Literaktum jaialdia. Azaroaren 14tik 25era izango da aurtengoan, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, John Banville, David Foenkinos, Rosa Montero eta Uxue Alberdi izango dira gonbidatuen artean.

Literaktum jaialdiko antolatzaileek aurreratu dutenez, “edizio honetako gai nagusiak nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra –eta haren itzal distopikoak– eta liburu ilustratua izango dira. Literaturaren eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia edo paisaiaren arteko harremanak ahantzi gabe”.

Jaialdiak hamaika egun iraungo ditu, ekitaldi sortako lau hitzordu aurreratu dituzte. Oraingoz, haietako bat da euskaraz, Uxue Alberdirena:

El oficio de escribir

Azaroak. 15

Rosa Montero. Elkarrizketatzailea: Pilar Rodríguez

Tomasene kultur etxea, 19:30

LIT-Rosa-Montero_preview

"Escribe con Rosa Montero idazketa lantzen hasi nahi dutenei zuzendutako koadernoa da. Hitzekin gozatzea ahalbidetzeko helburu duen gomendio sorta. Halaber, egilearen hogeita hamar urtetik gorako literatura eta kazetaritza ibilbidean murgiltzeko modu bikaina da."

Nobela eta historia II

Azaroak. 16

Literatura eta memoria

Uxue Alberdi. Elkarrizketatzailea: Ainhoa Agirreazaldegi

Liburutegi Nagusia – San Jeronimo aretoa, 19:30

LIT-Uxue-Alberdi-by-Conny-Beyreuther_preview

"Nagore Vargasen istorioa kontatzen du Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela berriak, 1982tik 2014ra bitartekoa. Bizitza horren bidetik, Euskal Herriak azken urteetan bizi izandako aldaketa politikoen testuinguruan murgiltzen da. Ideiak baino gehiago, “ideientzako plataforma” bat eraiki duela azaldu du idazleak, nondik eroso esan ahal izan dituen “beste testuinguru batzuetan” esan ezin izan dituenak."

Visiones de la novela I

Azaroak. 22

David Foenkinos. Elkarrizketatzailea: Rosa de Diego

Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:30. Ekitaldia Frantsesez, itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz.

LIT-David-Foenkinos_preview

Egungo idazle frantses garrantzitsuenetakoa da David Foenkinos, besteak beste, La delicátesse edo Charlotte nobela esanguratsuen egilea. Le mystère Henri Pick eleberria gaztelaniaz argitaratu du aurten (La biblioteca de los libros rechazados), eta Rosa de Diego irakaslearekin solasean ariko da bere obraz eta nobela generoaz duen ikuspegiaz.

Visiones de la novela II

Azaroak. 23

John Banville.

San Telmo Museoa, 19:30. Ekitaldia ingelesez, itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz.

LIT-John-Banville_preview

John Banville literaturaren izen handietako bat da mundu mailan. Besteak beste, Booker Saria, Asturiasko Printzesaren Letren Saria edo Nobela Beltzaren RBA Sariak irabazi ditu. Banville, egiaz, bi idazlek osatzen dute, Benjamin Blacken izaera hartzen baitu sarritan, nobela beltz bikainen egilea.

Gonbidapenak San Telmo Museoan eskura daitezke azaroaren 13tik aurrera.

Ikus HEMEN Literaktum jaialdiko webgune berritua.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)