Poesia orduak Donostian, irailaren 7an eta 9an
Asteazkena, 2020-09-02Aurten ere Poesia Orduak ekimena antolatu dute Donostia Kulturka eta Euskal Idazleen Elkarteak. Bi errezitaldi izango dira protagonista: hilaren 7an Hain zara eder eta hilaren 9an Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe. Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira. Bi emanaldiak estreinaldiak izango dira.

Ohiko moduan, sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan bertan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bizi dugun egoera dela eta, aforoa ohikoa baino txikiagoa izango da, 70 lagunentzako eserlekuak egongo dira.
Hauek dira aurtengo errezitaldien parte hartzaileak:
Irailak 7, 19:00: HAIN ZARA EDER
Hain zara eder Fito Rodriguez idazlearen liburua da. Errezital musikatuan hainbat lagunek hartuko dute parte. Alde batetik, errezitatzaile taldea lagun hauek osatuko dute: Andoni Tolosa "Morau", Dorleta Urretabizkaia, Asier Hernandez eta Fito Rodriguez bera. Bestetik, musikariak: Xalba Ramirez, Unai Pelaio "Pelax", Eneko Sierra eta BeƱat Antxustegi.
Irailak 9, 19:00: NOLA GORDE ERRAUTSA KOLKOAN EZTULIK EGIN GABE
Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Miren Agur Meabe idazlearen poema liburu berria da. Kasu honetan ikus-entzunezko errezitala da eskainiko dutena. Autoreaz gain, Iban Urizar "Amorante" musikariak eta Aitor Gametxo zinemagileak ere errezitalean parte hartuko dute, Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean. Hasiera batean, 2020ko Loraldiarako sortutako emanaldia izan zen honakoa.