'Sacamantecas nuen aita' Aitor Aranaren eskutik
Astelehena, 2012-07-23Uda aldeko liburu gehienak ekainean aurkeztu badira ere, uztailak ere eman ditu titulu berriak. Haien artean da Aitor Aranak Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duena: Sacamantecas nuen aita nobela. Bertan Juan Diaz de Garaio 'Sacamantecas' arabarraren istorioa eraman du fikziora Aranak.

'Juan Diaz de Garaio arabarrak sei emakume bortxatu eta erail zituen Gasteiz inguruan 1870 eta 1879 urte bitartean. Haietako batzuk era ikaragarrian mutilatu zituen eta urteotan haurrak izutzeko erabili zen izengoitiarekin igaro da historiara: Sacamantecas.
Aita garrotez hil eta hainbat urtera, Santa Klara komentuan moja den Diaz de Garaioren alabak eskuratuko dituen egunkari txataletatik abiatuta, Aitor Aranak Sacamantecasen historia berreraikiko du. Hala, bada, kontakizunean, alaba baten umezaroko oroitzapen gozoekin nahastuko dira Euskal Herriko hiltzailerik ezagunenaren ibilera lazgarriak'.
Albiste honen uberan: