Albisteak

Saiakera lanen zain

Astelehena, 2016-02-22

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren edizio berri bat iragarri du. Idazlanak gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira. Neurriari dagokionez, ehun folioko luzera izango dute gutxienez. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du (beste horrenbeste jasoko du gaztelaniazko kategorian nagusitzen den egileak).

1999tik hona urtero antolatzen da Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa. Gaia librea da eta pentsamenduaren edozein jakintza arlotakoak izan daitezke; hala ere, ikusmoldea sormenekoa izango da, eta ez akademikoa. Era berean, aurkeztutako lanak ez dira doktoretza-tesi edo ikerlan baten transkripzio hutsa izango. Argitaratua izan ahal izateko monografia izaera izango dute.

Kontuan hartu behar da epaimahaiak estiloa eta egitura bereziki baloratuko dutela, baita irakurtzeko arintasuna edo atsegintasuna ere.


Ez da artikulu bildumarik onartuko

Aurkeztuko diren lanek gai bakarra garatuko dute edota elkarrekin zerikusia duten zenbait gai, beti ere, osotasunari eutsiz. Ez dira onartuko artikuluen bilduma hutsak.

Saiakerak originalak, argitaratu gabeak eta; argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira (baldintza horiek guztiak epaia eman arte eskatuko dira). Ez dira orijinaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei nahitaez.

Lanak gutxienez ehun orrikoak izango dira (DIN A-4 formatuan, Times New Roman letra-motan edo baliokidean, eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi (1,5) utzita.


Lana nola aurkeztu

Lanak paperean aurkez daitezke Udaletxean edo udalaren web gunera bidali www.bilbao.eus/unamunosaria  web orriaren bitartez.

Jatorrizko lanak aurkezteko epea apirilaren 29an amaituko da.


Gabilondo647

Joseba Gabilondo nagusitu zen iazkoan

Iazko edizioan Joseba Gabilondo idazlearen lana saritu zuten, “Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz” lanarengatik. Gaztelaniazko kategorian aldiz, Encarna Alonso Valero irakaslea izan zen nagusi, “Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra” lanarekin.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)