Albisteak

Samara Velterekin "Nik sinesten dizut" liburua mintzagai Oreretan eta Miarritzen

Asteartea, 2019-07-16

Samara Velterekin Nik sinesten dizut liburua mintzagai izango dute asteazkenean Errenteria/Oreretan eta ostiralean Miarritzen. (Argazkia: Berria).

Samara Velterekin Nik sinesten dizut liburuaz solas egingo duten datozen egunetan, hitzordu hauetan:

-Uztailak 17, asteazkena, 19:00: Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.

-Uztailak 19, ostirala, 18:00: Miarritzeko mediatekan.

nik-sinesten-dizut_txalaparta_eus

Sinopsia:

2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen ‘Manada’ delakoaren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizizazio handienetako batzuk eragiteraino.

Baina zerk bihurtu zuen nahiko ohikoa den gertakari bat –festagune batean gertatutako eraso sexista bat– horren ikoniko?

Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

Liburu honen uberan:

Berria, elkarrizketa: «Sanferminetako bortxaketa ez da salbuespenezko kasu bat»

Berria: Nik sinesten dizut, indarkeria matxistari buruzko hausnarketa kritikoa

Gara: Veltek ‘Nik sinesten dizut’ aurkeztu du Iruñean, sanferminetako bortxaketaren kontakizun kritikoa

Bilbo Hiria Irratia: "Nik sinesten dizut" bortxaketa kultura eta sanferminetako kasuaren inguruko hausnarketa

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)