Albisteak

"Suak pizten direnean" errezitaldia Gernikan eta Gasteizen

Asteartea, 2021-02-16

Mikel Sotok Suak pizten direnean (Elkar, 2020) poesia liburuan oinarritutako errezitaldiak eskaintzen da herriz herri, hainbat musikari, aktore eta idazlek lagunduta. Hurrengoak Gernikan (asteasken honetan bertan) eta Gasteizen izango dira. Jarraian duzue informazio guztia.

Mikel Sotok errezitaldi bitartez aurkeztu ditu Suak pizten direnean (Elkar, 2020) liburuko poemak. Orain arte Iruņean, Donostian eta Bilbon eskaini ditu saioak, beti ere hainbat musikari, aktore eta idazlek lagunduta. Hurrengo saioa asteazken honetan bertan izango da, otsailaren 17an, 18:30ean Gernikako Astra kultur fabrikan. Bertan, Irati Jimenez eta Edorta Jimenez izango ditu bidelagun.

Gernikakoa ez da saio bakara izango, apirilaren 23an 19:00etan Gasteizko Oihanederren eskainiko du saioa. Bertan, Harkaitz Cano, Ane Zabala, Petti, Irati Jimenez eta Galder Perez izango ditu bidelagun.

Mikel Soto

Gehiago ere izango dira, segur aski, oraingoz horiek dira lotuta daudeak. Errezitaldiei buruz Mikel Sotok honakoa adierazi zigun, Hitzen Uberanen egin genion elkarrizketan:

"Pozgarria izan da taula gainean nirekin egon den taldearen laguntza sentitzea. Euskal literaturan ez dira sarriegitan horrelako apustu kolektiboak egiten, are gutxiago norbaiten liburu berri baten inguruan eta horrek ikaragarri poztu nau. Lagun onak egin ditut editore lanetan egon izan naizen urteetan eta niretzat oso hunkigarria izan da liburua haiekin batera aurkeztu ahal izatea.

Esperientzia aberasgarria izan da, errezitaldi asko ikusi ditudan arren, inoiz ez dut jendaurrean ezer errezitatu eta idaztean bezala gertatu zait; konturatu naiz ausardia handia behar dela jendaurrean agertzeko eta zure edo beste inoren poemak irakurtzeko."

Irakurrieraneko lagunek ere elkarrizketa egin zioten, HEMEN entzun dezakezue saioa osorik.

Irudiak

Itsasmuseum 9

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)