Urriaren 29an abiatuko dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak
Ostirala, 2020-10-09Urriaren 29tik azaroaren 20ra egingo dira Azpeitiko XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Ohiko moduan, euskarazko antzerkirik berrienaren erakusleiho izango da egitaraua.
Euskarazko antzerkian espezializaturiko jaialdi bakarra da Azpeitikoa, unean unean euskaraz sortzen ari den tearoaren argazkia ateratzeko aproposa. Hamaika izango dira aurten eskainiko diren lanak, haien artean Soreasun bertan ondutako bi: Bonbom beltz konpainiaren Lanaz eta Xaharretaz, eta Horman Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra.
Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik:
Urriak 29, osteguna. Matriuska, Iraia Elias eta Amancay Gaztañagaren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako obra da.
Urriak 30, ostirala. Erlauntza, Vaiven produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.
Urriak 31, larunbata. Kaskarot, ATX Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Haurrei eta helduei zuzenduriko antzezlana da.
Azaroak 1, igandea. Fadoak entzuten zituen gizona, Xake produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako obra da.
Azaroak 5, osteguna. Urruna, Tripak konpainiaren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako antzezlana da.
Azaroak 6, ostirala. Lanaz eta xaharretaz, Bonbon Beltz taldearen eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.
Azaroak 7, zapatua. Ikimilikiliklik, Mari de Jongh Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Haurrei eta helduei zuzendutako lana da.
Azaroak 12, osteguna. Tribiz, baserri galdue, Jon Ander Urrestiren eskutik. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Helduei zuzendutako obra da.
Azaroak 13, ostirala. Antigone edo ezetzaren beharra, Horman Poster taldearen eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako antzezlana da.
Azaroak 14, larunbata. Pinocchio lana, Gorakada Teatroaren eskutik. 17:00etan, Soreasu antzokian. Umeei eta helduei zuzendutako lana da.
Azaroak 15, igandea. Guateke, Eromen produkzioaken eskutik. 19:30ean, Soreasu antzokian. Helduei zuzendutako lana da.
Azaroak 20, ostirala. XXXVIII. Antzerki Topaketetako hainbat gune eta momentu gogoratuz, sari banaketa. 19:30ean, Dinamoa sormen gunean.
Corrado Masacci-ren txotxongiloak, Betharramen
Corrado Masacci-k Betharrameko aretoan jarriko duen txtxongilo erakusketa eta emango dituen tailerrak dira aurten ere Antzerki Topaketen barruan hutsik egingo ez duten besteak.
Azaroaren 1etik 15era, goiz eta arratsaldez egongo da Masacci bere txotxongiloekin Betharramen.