Albisteak

Urte berriarekin, Zaldi urdina ikusteko hainbat aukera

Asteazkena, 2020-01-08

Urte berriarekin batera, hamaika plazatan erakutsiko dute Zaldi Urdina antzezlana Artedrama, Axut! eta Dejabu taldeek. Albiste honetan bildu ditugu urtarrileko hitzorduak.

Urriaren hasieran estreinatu zuten Zaldin Urdina antzezlana Axut!, Artedrama eta Dejabu antzerki-taldeek, drogak Euskal Herrian utzi dituen zauriak eta izan duen ibilbidea arakatzeko asmoz.

Hauxe da antzezlanaren muina, sortzaileen hitzetan:

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, tekno jaialdi batean istripu zerebrobaskularrak jo eta paralizatua geratu da Zaldi Urdina deitzen duten droga berri bat probatu ondoren. Ospitalean kontsumitu duen substantzia zein den zehatz jakin ezean, ezingo diote behar lukeen sendagaia txertatu. Amets, bere arreba, gaztetxezalea, ikerketa eramaten hasiko da herriko udaltzain trakets baten laguntzarekin. Produktuaren jatorria aurkitu nahi dute anaia gaztea salbatzeko. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Denbora Aingeruren biziaren kontra doa. Atzera kontaketa bat da.

Ximun Fuchsek zuzendu du obra,  Ainara Gurrutxagak lagunduta. Oholtzaren gainean, zazpi aktore: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuņiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide. Argiztapena, Josep Duhauk egin du, koreografia Philippe Ducouk, eta musika, azkenik, Asier Ituartek. Kartela Oier Zuņigarena da, aktoreetako batena.


 

Estreinaldiaz geroztik, hainbat plazatan erakutsi dute, eta berdin jarraituko dute urte berriarekin ere. Urtarrilean, adibidez, toki hauetan erakutsiko dute:

Urtarrilak 10: Zarautz, Modelo aretoa, 22:00

Urtarrilak 12: Arrasate,  Amaia antzokia, 19:30

Urtarrilak 17: Azkoitia, Baztartxo antzokia, 21:30

Urtarrilak 24: Elorrio, Arriola antzokia, 20:00

Urtarrilak 25: Durango, San agustin kulturgunea, 20:00

Urtarrilak 26: Ataun, Herri antzokia, 19:00

Urtarrilak 31: Galdakao, Torrezabal kultu etxea, 21:00

Urtarrilean harrapatu ezin baduzu, ez kezkatu; maiatzera arte dituzte lotuta datak. Hementxe kontsultatu dezakezue egutegi osoa.


Amu gisa, hona hemen antzezlanaren  teaserra:

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)