Albisteak

XI. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalduko da gaur

Asteazkena, 2020-07-01

Gaur hasi eta irailaren 24a bitarte dago zabalik XI Poltsiko Antzerki Sarira proiektuak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. proiektu deialdia jarri dute martxan Donostia Kulturak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro. (Argazkian iazko irabazleetako bat: "Matriuska" antzezlana).

AZALPENA:

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 24an amaituko da. Aurten bi dirulaguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, 3.200 euro.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta, hedapena eta ikustaldia), orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Kontuan hartzekoa da, era berean, orain aurkezten dugun hamaikagarren deialdi honen xedea ez dela dirulaguntza soilik, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, hamaikagarren deialdi honetan landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2021ko otsaila eta martxoa bitartean). Hain zuzen ere, aukeratutako antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko beste hainbat tabernetan.

2011n abiatu genuen lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamar deialdietan, 68tik gora izan dira aurkeztutako Poltsiko Antzerki proiektuak.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

POLTSIKOAN_facebook_1200x630_2020

HAUTAGAIAK

Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.

SAIL ARTISTIKOA

Poltsiko Antzerkia, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.

DIRULAGUNTZA ETA BALDINTZAK

Donostia Kulturak bi dirulaguntza eskainiko ditu epaimahaiak hautatutako bi obren sorkuntza eta ekoizpenerako; irabazleak 4000 euroko dirulaguntza jasoko du eta bigarrenak 3200 eurokoa.Honez gain, hautatutako obrak lantzeko, kultur etxeetako espazioak eskuragarri egongo dira abenduan zehar.Obren lau ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan; Donostia Kulturak hartuko ditu beregain ekoizpen gastuak.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

? Egitasmo artistikoaren originaltasuna.

? Proiektu-txostenaren zorroztasuna eta euskara maila.

? Taberna formatu ezberdinei egokitzeko ahalmena.

EGUTEGIA

? Hautagaitza deialdiaren hasiera: 2020ko uztailaren 1a.

? Hautagaitza aurkezteko azken eguna: 2020ko irailaren 24a.

? Proiektuen aukeraketa: 2020ko urriaren 8a.

? Ikustaldia: 2021ko otsailaren 18tik martxoaren 7ra arte (Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barne).

HAUTAGAITZA TXOSTENAREN EDUKIA

  • Eskaera inprimakia beteta.
  • Proiektu-txostena (proiektuaren nondik norakoak eta beharrezkoa den informazio guztiaazaldu beharko du, bai formatu bai eduki aldetik).
  • Eszena baten lagina.
  • Parte hartzaileen aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CV).

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)