Bideoak

Garazi Kamio, Orube abandonatuak (Elkar)

Asteazkena, 2014-11-12

Denboran elkarrengandik urrun dauden hiru istorio jaso ditu Garazi Kamiok Orube abandonatuak (Elkar) izeneko nobelan. Pertsonaiek etxe baten orubea konpartitzen dute, garai ezberdinetan beti ere. Finean, bakardadezko hiru istorio txirikordatu ditu. "Oraingo honetan ere, liburuaren izenburua Castillo Suarezi lapurtu diot, bere poema baten izenburua delako", Garazi Kamiok prentsaurrekoan argitu duenez. Orube abandonatuak (Elkar, 2014) nobelako hitzaurreak hain zuzen, Castillo Suarez idazlearen sinadura darama. Augustin Zubikarai nobela saria irabazi zuen iaz Kamiok, eta horri esker plazaratu du bere lehen nobela dena. Pertsonaiei buruz mintzo da ondoko bideoan.