Bideoak

Itxaro Borda, Euskal Nobela Beltzaren astean

Astelehena, 2015-01-19

Amaia Ezpeldoi detektibe ezagunaren sortzailea da Itxaro Borda. Bost eleberrietarako jokoa eman dio Ezpeldoi detektibeak. Bakean utzi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño eta Jalgi hadi plazara lanen ondoren, Baionara eta Lapurdiko kostara garamatza ikertzaileak Boga Boga (Susa, 2012) eleberrian. Kostaldetik aparte ospatuko da Nobela Beltzaren Astea, Baztanen hain zuzen, eta "Beltzetik beltzera nobelaz" izeneko mahainguruan hartuko du parte Itxaro Bordak. Larunbat honetan izango da. Egitarau osoa esteka honetan topatuko duzue. Bideoa: argia.com