Sinadurak

Bulkada: Gabriel Arestiren oihartzunak Jon Benitoren artefaktu emozionalean

Ostirala, 2019-06-07

Aingurak Erreketan (Susa, 2001) eta Bulkada (Susa, 2010), bi poema liburu ditu orain artean Jon Benito idazle zarauztarrak. Biak dira poesia politikoaren edo poesia sozialaren adibide bikainak baina jauzi handia nabari da batetik bestera. Izan ere, lehenean poema eder asko aurki daitezke baina bigarrena mekanismo emozional trinkoa da, lehen lerrotik azkenera eraginkortasun harrigarriz funtzionatzen duena. Liluragarria da mekanismo horrek nola funtzionatzen duen ikustea eta Jon Benitoren poesian barneratzea, besteak beste, Gabriel Arestiren, gure lehen poeta sozial eta zibilaren lekukoa nola jasotzen duen ikusteko.