Sinadurak

Gorka Arrese: “Ez gara batere modernoak, ez dugulako kultura lehen lerroan jarri”

Ostirala, 2018-02-09

1988an editatu zuen lehendabizikoa: Xabier Montoiaren Narraztien mintzoa poema-liburua. 2017an azkena: idazle berareren Hitzontziak nobela. Bitarte horretan orkestra-gizona izan da Susan. Testuak editatzeaz eta idazleekiko tratuaz gain bere lanen artean izan ditu inprentara joatea, azalak enkargatzea, aurrekontuak negoziatzea, liburuak distribuidorara eramatea, biltegia kudeatzea, aperitiboak ordaintzea eta batzuk gehiago.