Bizkaidatz lehiaketara lanak aurkezteko azken asteak
Osteguna, 2019-09-05
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultur Sailak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren bitartez, BizkaIdatz literatura-sariaren XI. edizioa antolatu du, “Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da” lelopean; bizkaitarren sormen literarioa bultzatu asmoz. Parte hartu nahi duenak, jarraipena eman behar dio Sonia Gonzalezen kontakizun bati: Karma. Hementxe irakur dezakezue. Jarraian, lehiaketaren oinarriak bildu ditugu.
Parte hartzaileak
1) Hamasei urtetik gorako pertsona fisiko orok eman dezakete izena sarian. Horretarako, jatorrizko lanak aurkeztu behar dira, hau da, aurretiaz argitaratu gabeak: ez zati bat, ez osorik. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak guztiz onartzen direla. Adingabeentzako eskabideak haien guraso-ahala edo legezko ordezkaritza duten pertsonek berretsiko eta sinatuko egingo dituzte. Edonola ere, adingabeak bete behar ditu lerrokadetan ezarritako baldintzak.
2) Gaztelaniazko atalean parte hartzen duten egile pertsonek gutxienez baldintza hauetako bat bete beharko dute: Bizkaian jaioak izatea edo, bestela, erroldatuta egotea bertan deialdiko oinarriak bildutako foru dekretu argitaratzen denean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean edo deialdiko oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana.
3) Aurreko bi edizioetan lehen edo bigarren saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz), 2018ko X. BizkaIdatz sarian.
4) Eskatutako betekizunak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean egiaztatu behar dira eta deialdiaren indarraldi osoan bete behar dira.
Obren betebeharrak
1) Sari honetan parte hartu nahi dutenek kontaketa literario bat idatzi behar dute, egungo bi idazlek —batak euskaraz eta besteak gaztelaniaz— proposatutako bi hasieretatik abiatuta. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez dezake, betiere, idazleek idatzitako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira. Euskarazko kontakizuna hautatzen bada, euskaraz jarraitu beharko da; gaztelaniazko kontakizunaren hasiera hautatzen bada, gaztelaniaz jarraitu beharko da.
2) Parte hartzen duten egile pertsonek euskarazko edo gaztelaniazko narrazioak aurkez ditzakete, eta, epaimahaiak horrela erabakitzen badu, atal bietan izan daitezke irabazle.
3) Narrazioek, gutxienez, 12 orrialdeko luzera izan beharko dute, eta, gehienez, 15 orrialdekoa. “Times” edo “Arial” letra erabili beharko da, alde bakarrean eta A4 tamainako orrietan idatzita. Eta honako ezaugarri hauek gorde behar dituzte: gorputza 12; espazioa bikoitza. Gutxienez 24 lerro eta gehienez 32 lerro orrialde bakoitzean, eta lerro bakoitzean, gutxienez, 70 karaktere, salbu eta ortografiazko zeinu jakin batzuen aplikazioaren emaitzako salbuespenak.
4) Lehiaketa honetara aurkeztuko diren kontaketek derrigorrez bete behar dute otsailaren 18ko 4/2005 Euskal Legeak eta indarrean dauden gainerako legezko xedapenek ezarritakoaren araberako emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa.
Aurkezteko epea, lekua eta modua
1) 2019ko irailaren 19, osteguna, barne, bukatuko da lanak jasotzeko epea.
2) Eskabideak eredu ofizialean I Inprimakia (eredu BI-1) aurkeztuko dira, eskabide orri bat bete aurkeztutako kontakizun bakoitzeko. Eredu hori htpp://www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak webean eta www.bizkaia.eus/foruliburutegia webean eskuratu daiteke eta Bizkaiko Foru Liburutegian, hurrengo lerroetan zehazten diren gainerako agiri eta zehazpenekin batera:
• Eskatzailearen NANaren fotokopia, bai eta, eskatzailea adingabe denean, bere ordezkari legalarena ere, baita legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
• Obraren lau (4) ale. Ale horiek, alde bakarrean inprimatuta, ez dira sinatu behar, orriak zenbakiturik izan behar dituzte, kontakizunaren izen-burua izango dute eta egilearen inolako identitaterik gabe. Koadernatu gabe. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez aurkezten badira, kopia bakarra eranstea nahikoa izango da.
• Bizkaitik kanpo jaioak izanik gaztelaniazko modalitatean aurkezten direnek bakarrik erroldatze-agiriaren fotokopia.
• Eskatzaileak Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo erroldatuta daudenean, zerga egoitza duten lurraldean, zerga obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko agiriak.
3) Laguntza – Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Bizkaiko Foru Liburutegiaren ondoan) eskuz edo postaz aurkeztu behar dira obrak: Diputazio kalea, 7, 48008 - Bilbo. Hala ere, lanak aurkezteko, berdin baliatu daiteke edo, Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako eran. Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntzako bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostegunera: 08:30-13:30 eta 16:00-17:30 bitartean. Ostiraletan: 08:30-13:30 bitartean. Udan, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, goizez bakarrik dago irekita. Horrez gainera, aukera egongo da eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkezteko. (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera), eta egoitza horretan bete eta aurkezteko dauden eredu espezifikoak erabili behar dira.
Epaimahaia
1) Epaimahaia literaturaren eta kulturaren munduko pertsona famatuek osatuko dute, eta haiek emango dituzte sariak, sarira aurkezturiko lanak aztertu ondoren eta honako irizpide hauen arabera: proposaturiko kontakizunarekiko jarraipena eta batasuna (4 puntu gehienez), kalitate literarioa (3 puntu gehienez) eta istorioa garatzen izaniko sormena (3 puntu gehienez). Horren arabera, irabazle suertatu diren kontakizunen ebazpen-proposamena egingo dute. Kultura Sailaren ebazpen baten bitartez izendatuko da epaimahaia, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Saria
1) Irabazleei sari hauek banatuko zaizkie, bai euskaraz aurkezturiko lanetan bai erdaraz aurkezturikoetan: Lehenengo saria: 1.500 euro eta diploma. Bigarren saria: 500 euro eta diploma. Finalista: diploma. Aurreko atalean agertzen diren sari ekonomikoei atxikipen fiskalak egingo zaizkie, legeak ezartzen duenarekin bat.
2) Adingabeek sariren bat lortuko balute, legezko ordezkaritza izango dira -eta ez adingabeak- jasotako kopuru ekonomikoaren onuradunak.
3) Saria jaso duten kontakizunak edizio berezi batean argitaratuko dira.
4) Epaimahaiko kideen iritziz lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean batek ere ez baditu beharrezko baldintzak betetzen edo balorazioan ez bada puntuazio nahikorik eskuratu, saria eman gabe geratu ahalko da.
5) Euskara eta Kultura Sailean eskumena duen organoak sarituen berri jasotzen duen ebazpena emango du, epaimahaiaren proposamenaren arabera. Ebazpen hori jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei, Saridunen zerrenda Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, iragarki baten bidez.
Saritutako egilearen betebeharrak
1) Saridunak eurak joan behar dira sariak banatzeko Bizkaiko Foru Liburutegian, egingo den ekitaldira (ordua eta eguna adieraziko dira), eta, joan ezin badira , ordezkari bat bidaliko dute. Gainera, saria jaso duen kontakizuna euskarri informatikoan eraman behar dute.
2) Saria ordaintzen denetik aurrera, hurrengo bost urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik izango ditu saritutako lanak erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak, eta sariaz aparte ez du beste ordainketarik egin beharko, saria baita ordainsari osoa eta bakarra.
3) Editatutako material guztietan eta diru-laguntza jaso ondoren egindako jendaurreko agerpen guztietan Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa agerraraztea. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren erakunde-irudiak ezarritako elementuak baliatuko dira nahitaez, eta logotipoaren aldamenean esaldi hau agertuko da hitzez hitz: “Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du» edo “Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza/Actividad subvencionada por la Diputación Foral de Bizkaia». Bestelakoak Foru dekretu hau dela-eta sortutako zalantza edo kontsulta guztiak argitzeko beharrezkoa den laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren Bizkaiko Foru Liburutegiak. Horretarako, helbide hau dago web orrian: www.bizkaia.eus/laguntzaileKultura. Oinarri hauek jasotzen dituen foru dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak web-orrian argitaratuko da.