Albisteak

Ruben Sanchez Bakaikoak “Hondarrak” lehen nobela publikatu du

Asteazkena, 2019-09-25

Urte luzez mugimendu sozialei loturik ezagutu dugu, mikrofonoak astintzen Hala Bedi-ko uhinetan, bertsotan eta musika munduan. Oraingo honetan eleberri batekin egin du jauzi plazara, Hondarrak, Txalaparta argitaletxearen eskutik. (Argazkian: pasa den astean Gasteizen egindako aurkezpena).

Martxan da DK poesia lehiaketaren 3. edizioa

Asteartea, 2019-09-24

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzaz, DK poesia lehiaketa jarri du martxan hirugarren aldiz, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz. Abenduaren 31n amaituko da lanak aurkezteko epea. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak.

Irati Goikoetxeak irabazi du Igartza saria

Asteazkena, 2019-09-18

Irati Goikoetxeak irabazi du Igartza saria, Herriak ez du barkatuko proiektuari esker. Elkar argitaletxeak, CAF enpresak eta Beasaingo Udalak ematen dute beka-sari hori, idazle gazteen lana laguntzeko. Goikoetxearengana jo dugu, saria jaso osteko lehen irudipenak biltze aldera.

"Arratiako Kalenturak" Ipuin Erotikoen Lehiaketa martxan

Asteartea, 2019-09-17

Literatur lehiaketen mapan erotismoak leku berezia izan zuen urte luzez, Basauriko eta Dimako deialdiei esker. Hari horretatik tiraka, Txalaparta argitaletxeak saritutako ipuinekin hainbat liburu plazaratu izan zituen (azkena argazkian doan Esku hori! bilduma, 2012an). Aurten Zertu Kultur Elkarteak, Igorreko Udalaren laguntzarekin, Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketa martxan ipini du. Lehiaketak Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen oinorde eta segida izan gura du. Lanak azaroaren 15era arte bidali ahal izango dira.

Ez adiorik, Jon

Osteguna, 2019-09-12

Lur jota geratu gara gaur goizeko albistearekin: Jon Barberena zendu da. Idazlea, bertsolaria, iritzi emale zorrotza. Iaz kolaboratzaile izan genuen Hitzen Uberanen, eskerturik jaso ohi genituen bere kezka sozialak, elkartasunerako joera, edozein gai jorratzeko pasioa. Albiste honetan gogora ekarri nahi izan ditugu bere hitzak. Esker onez, adiorik ez, Jon.